Jaialdia egingo dute ostegunean bi gasteiztarren kontra eskatzen duten 9 urteko espetxe zigorrari aurre egiteko

  • Bederatzi urteko espetxe zigorra eta 8.581,65 euroko isuna eskatzen diete bi gazte gasteiztarri. Ostegunean, urriaren 5ean, jaialdia egingo dute Gasteizko Gaztetxean, eskaera horiei aurre egiteko. Hurrengo asteetan kasuaren informazio gehiago emango dutela jakinarazi dute Eleak/Libre dinamikatik.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 04an - 13:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gasteizko bi gazteri bederatzi urteko espetxe zigorra eta 8.581,65 euroko isuna eskatu diete. Bi gazteei 5.000 euro kendu dizkiete jada –fiantza gisa– eta beste 3.581 euro kendu nahi dizkiete orain, espetxe zigorra ezartzearekin batera: bakoitzarentzat lau urte eta erdiko espetxea eskatzen dute orain.

Egoera hori salatzeko, auziperatuei elkartasuna adierazteko eta gastuei aurre egiteko, urriaren 5ean jaialdia egingo dute Gasteizko Gaztetxean, Eleak/Libre dinamikak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatuta.

Hurrengo asteetan kasuaren informazio gehiago emango dutela jakinarazi dute Eleak/Libre dinamikatik.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-11-11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude