Festak, genero-harremanak eta feminismoa liburua Miren Guillók koordinatu du eta hainbaten artean idatzia da. Zenbait jai-erritu eta egitasmo zehatzetan genero harremanak nola garatzen diren analizatu dute.
Jaia plazerarekin eta subertsioarekin lotzen da. Jai giroa dantza, alaitasuna, barrea da, baina jaiak ere gizartearen isla dira, eta genero harremanetako gatazkak ere hortxe agertzen dira. Liburuaren egileentzat jai eremua azterketarako esparru pribilegiatua da, batetik, genero ikuspegitik gizartean orokorrean ematen diren gatazkak hor ere badaudelako, eta bestetik, egoera horiei aurre egiteko eta bestelako harremanak eraikitzeko ahaleginak ikus daitezkeelako.
Ahots asko, eta beraz, modu askotako gogoetak ageri dira liburuan. Besteak beste ondokoak dira egileak: Egileak: Miren Guilló Arakistain (Koord), Maggie Bullen, Xabier Kerexeta, Mari Luz Esteban, Onintza Enbeita, Beatriz Moral, Miren Gaztañaga, Laura Muelas, Iraitz Lizarraga; Miren Aranguren, Maider Fernandez eta Leire Lopez (Mefst!); Idoia Arraiza, Oihana Etxebarrieta eta Idoia Trenor (Emagin eta EHBF); Maria Ajuria eta Araitz Rodriguez (Farapi Koop. Elkartea); Kattalin Miner eta Ana Txurruka (Medeak); Mireia Delgado eta Isabel de Blas (Eragile moreak); Pili Alvarez eta Marta Luxan (Joxemi Zumalabe); Elena Garcia (Mamiki konpartsa); Maitane Maritorena, Aitziber Zapiain, Elurre Iriarte, Garbiñe Elizegi,Edurne Arrieta (Plazara dantzara).
Kreoleek ume eta emakume indigenak bortxatzea da chineo-a. Hego Amerikan, batez ere Argentinako iparraldean ematen da kolonizazio garaitik.
Beltzez jantzitako emakume andanak Iruñeko alde zaharra hartu du Sanfermin jaien bezperetan. "Beldurrak gurekin jai!" lelopean, eraso sexistarik ez dutela onartuko ohartarazi dute mugimendu feministako kideek, autodefentsa feministarako deia eginez. Ekinklik-ek... [+]
José Diego Yllanesek Nagore Laffage irundarra hil zuen 2008ko Sanferminetan, ezetz esan ziolako, joan nahi zuela erabaki zuelako. Aurten ere biktima omendu eta emakumeek erabakitzeko eta ezetz esateko duten eskubidea aldarrikatu dute Iruñean. Bizitzako eremu eta... [+]
Feminidad salvaje (Feminitate basatia) eta El niño que quería dar abrazos (Besarkadak eman nahi zituen mutikoa) liburuekin egin du debuta literaturan Sonia Encinas (Madril, 1987) komunikatzaile eta sexologo feministak. Bi liburu horietan emakumeon sexualitatearen... [+]
15-16 urteko mutil talde batek eraso matxistak eta faxistak gauzatu zituen igandean Sopelako txosnagunean. Ondorioz, antolatzaileek eta musikariek egitaraua bertan behera uztea eta txosnak ixtea erabaki zuten. Sopelako Sugarri neska* gazteen talde feministak, eta Virgin Mary DJ... [+]