Ivan Ruiz Rotaetxe izango da Pyrenaicako zuzendari berria

  • Ivan Ruiz Rotaetxe izendatu dute Pyrenaica aldizkariko zuzendari. Luisa Alonso Ciresi hartuko dio lekukoa aiaraldearrak.

Ivan Ruiz Rotaetxek liburu eta artikulu ugari plazaratu izan ditu azken urteetan Pyrenaican zein beste medio batzuetan (Argazkia: Aiaraldea.eus)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 16an - 08:57
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Larunbatean izan zen Euskal Mendi Federazioaren batzar orokorra. Bertan hautatu zuten Ivan Ruiz Rotaetxe amurrioarra erakundearen aldizkari entzutetsuaren arduradun nagusi. Orain arte, Luisa Alonso Cires aritu da zeregin horietan.

Euskal Mendizale Federazioak Ruiz Rotaetxeren lana goraipatu du, urte asko baitaramatza aldizkariaren erredakzio taldeko kide izaten, "bera da Las mejores Rutas en BTT liburuaren egilea ere". Horrez gain, Berria egunkariko eta COBI orientazio klubeko kolaboratzaile ere izan da azkenaldian. Era berean, Mendiko Lagunakeko kidea ere bada.

Ivan Ruiz Rotaetxek pozik hartu du erronka: "Zaila izango da aurreko zuzendaritzaren maila berbera mantentzea, baina gogoak eta ideiak ez ditut faltan izango. Euskal mendizale guztion eta erredakzio taldearen laguntza izanik, ziur nago gure Pyrenaica urte askotarako bizirik mantentzeko gai izango garela".


Kirola kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Berriketa gutxi
Inauteriak

2026ko maiatzaren 12
Etxekalte

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.