Italiako Gobernuak bost milioi euro gehiago bideratuko ditu etorkinak kanporatzera

  • Hasieran bost milioi euro bideratuko ditu, eta sei hilabete iraungo duen "migrazio larrialdi egoera" ezarriko du. Besteak beste, aberriratzeko atxilotze zentro gehiago irekiko ditu. Gobernuz Kanpoko Erakundeek arduragabekeriaz jokatzea leporatu izan diote Giorgia Meloni Italiako Ministroen Kontseiluko Presidenteari.


2023ko apirilaren 12an - 09:48
Azken eguneraketa: 2023-04-13 18:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Italiako Gobernuak "migrazio larrialdi egoera" ezarri du, Italian gelditzeko baimenik ez duten migratzaileak identifikatzeko eta kanporatzeak errazteko. Horretarako bost milioi euro bideratuko ditu Giorgia Meloni buru duen gobernu ultraeskuindarrak, eta sei hilabete iraungo du. 

Asteazkenean hartu du erabakia Ministroen Kontseiluak, Nello Musumeci Italiako Babes Zibileko eta Itsas Politiketako ministroaren proposamena onartuta. Neurri horrekin, gaur egun indarrean dauden ordenamenduko arau batzuk indargabetu ahal izango dituzte. Migranteak beren herrialdera itzultzeko egitura gehiago jarriko dituzte martxan, esaterako, aberriratzeko atxilotze zentro gehiago irekita.

Europari esku hartzeko deia

Italiako Gobernuak Europari auzian esku hartzeko eskatu dio. Matteo Salvini Ligako presidenteorde eta liderrak Europako herrialdeen arteko batasuna eskatu du, eta gaineratu du migrazio politika ez dela "Italiaren, Espainiaren, Greziaren eta Maltaren erantzukizuna soilik". 

Musumecik ohartarazi du gutxienez beste hamar urtez iraungo duen "arazoa" dela migrazioarena, eta azpimarratu du aurre egitea Europar Batasunari dagokiola.

2023an 31.000 migratzaile Italiara

Azken astean 2.000 migrante baino gehiago iritsi dira Italiako kostara. Gobernuak adierazi duenez, urtea hasi zenetik 31.000 migratzaile iritsi dira, iaz baino ia lau aldiz gehiago. Gobernuz Kanpoko Erakundeek Italiari arduragabekeriaz jokatzea leporatu izan diote. Esaterako, martxoan hamarnaka migranteren erreskatea "nahita atzeratzea" egotzi zioten, horiek "hiltzen uzteko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Italia
2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genovako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Patriarkatua aurkitu dute?

Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]


Baso bat Veneziaren azpian

Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]


"Planeta suntsitzen duen su turistikoa amaitzeko" manifestaziora deitu dute Europako hainbat eragilek

Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie. 


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


MICEk ordezkatuko du Euskal Herria hizkuntza gutxituen 'Eurovision' moduko jaialdiaren finalean

Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-09-20 | Victoria Musci
Tufo
MULTIMEDIA - dokumentala

Tufo mafiaren jomuga bihurtu zen siziliar igeltsero baten benetako istorioa da. Urtetan, bere baserria ahuldu eta familia mehatxatu zuten, baina ez zuen inoiz amore eman. Bere borrokaren bidez, gaizkileak espetxeratu eta epaitu ahal izan zituzten. Bera eta bere familia gaur egun... [+]


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


2024-07-19 | Maria Elorza
Liburuei eta emakumeei kantatzen diet
MULTIMEDIA - dokumentala

Emakume bati ia "Avioneta" izena jarri zioten. Beste batek, liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Besteak, etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean... [+]


Eguneraketa berriak daude