Isun ekonomikoak euskal presoen etxeratzearen alde kateatu zirenei

  • 400 gazte inguru kateatu ziren Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea eskatzeko, abenduaren 30ean.


2016ko maiatzaren 26an - 17:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ernai gazte antolakundeko kideek ostegun goizean Donostian salatu dutenez, ekimenean parte hartu zuten hainbat laguni isun ekonomikoak heldu zaizkie, eta gogorarazi dute duela hilabete inguru gazte bat epaitu zutela honen harira.

Ahalik eta eraginkorrena izan behar du preso eta iheslarien aldeko borroka, antolakundeko kideek adierazi dutenez. “Euskal preso eta iheslarien kolektiboek dute azken hitza, eta beren hitza defendatzea eta kaleratzea dagokigu”, gaineratu dute.

“Larritzat” jo dute espetxeetako egoera, eta “mendekuzko” espetxe politika horrekin bukatzeko beharra nabarmendu dute.

Era berean, gogoan izan dituzte hainbat espetxetan Itziar Morenoren isolamendu igoera bukatzeko gose greba mugagabea egiten ari diren presoak, baita Itziar Moreno bera ere. Moreno isolamendu egoeran dago maiatzaren 2az geroztik. Zuzendaritzak leporatu zion kartzelako bizi baldintzak hobetzeko mobilizazioen buru izatea.

 


Ernai kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.