Istiluen aurkako Ertzaintzaren furgonetetan Jaurlaritzak lau milioi euro gastatzeko asmoa duela filtratu dute

  • Ertzaintzarentzat istiluen aurkako 53 furgoneta blindatu berri erostea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, Moncloa.com-ek zabaldu duenaren arabera. Furgoneta bakoitzak 80.000 euro balio duela eta guztira 4.134.000 euro ordainduko dituela gehitu du agerkariak. Oraingo furgoneta kopurua kasik erabat berrituko litzateke.


2021eko urtarrilaren 19an - 15:27
Argazkia: Eldiario.es
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ertzainek “leku batetik bestera mugitzeko dituzten beharrengatik, bestelako ezaugarriak dituzten autoak” erosteko premia ikusi du Jaurlaritzak, Jon Ander Azkarate Muñoa hornikuntza arloko buruak dioenez eta Moncloa.com-ek jaso duenez. Zeintzuk diren “bestelako ezaugarri” horiek? Sabai altuagoa eta edukiera handiagoa duten furgonetak, oinarrian.

Diru publikotik ordainduko diren lau milioi eurotik gora kostako litzaieke EAEko herritarrei egitasmoa.

Joan den abuztuan, furgoneta berriak erosteko asmoa atzeratu behar izan zuen Eusko Jaurlaritzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!