Istiluak izan dira AHTren aurkako ekintzaileen eta Poliziaren artean Italiako Susa haranean

  • Istilu eta borrokak izan dira Lyon (Frantzia) eta Turin (Italia) arteko AHTren eraikuntza lanetan uztailaren 22 eta 23 artean. Tren honen aurkako mobilizazioen amaieran, ehunka lagun lanetara sartzen saiatu dira. Poliziarekin talka egin dutenean, gas negar eragilea bota diete eta manifestariek su artifizialak eta suziriak.

AHTren aurkako ekintza Italian. (Argazkia: Diego Fulcheri)

2017ko uztailaren 26an - 12:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oltremedia gune alternatiboan irakur daitekeenez, hedabideetan asko zabaldu ez bada ere, AHTren aurkako mugimenduko kideek lanean jarraitzen dute Italiako Susa haranean. Uztailaren 8an ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Venaus herritik Clarea haranera.

Uztailaren 17tik 23ra lanen ondoan kanpaldia egin dute No Tav mugimenduak deituta. Hemen ikus daiteke prestatutako egitaraua.

Beren webgunean zintzilikatutako oharrean irakur daitekeenez, behin hau amaitutakoan 300 bat lagun lanetara joan ziren uztailaren 23an. Basoan barrena talde ugaritan banatu eta lanen eremura sartzen saiatu ziren. Polizia agertu zen gas negar eragilea botaz eta manifestariek su artifizial eta suziriekin erantzun zieten.

AHTren aurkako ekintzaile batzuek lanetara heltzea lortu zuten, segurtasun hesiak moztu eta mugimenduaren banderak zintzilikatu zituzten. "Haran hau suntsitzeko lanetan inolako perturbaziorik gabe jarrai dezaketela uste dutenei jakinarazpena izan da".

Uztailaren 27tik 30era, "Alta Felicità" festibalaren bigarren edizioa egingo dute Venaus herrian. Bertan Piamonten 25 urtez borroka honetan zergatik ari diren ulertzeko aukera izango du festara hurbiltzen den edonork. Dohainik da sarrera eta hemen da festibalaren webgunea.

Jarraian joan den eguneko ekintzaren argazkiak, lotura honetan daude Diego Fulcheri argazkilariak ateratako guztiak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Italia
2025eko apirilaren 9
Bikote perfektua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.