Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen du eta operazio “luze eta bortitza” iragarri du

  • Gazaren kontrako beste 160 eraso egin ditu Israelgo armadak astearte gauean. "Ertz Babesle" operazioa hasi zuenetik 430 eraso egin ditu guztira 30 ordu baino gutxiagotan, eta gutxienez 22 hildako eta ehunka zauritu utzi ditu.


2014ko uztailaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Eraso bortitzagoak egingo dituztela adierazi du Israelek (argazkia: Mohammed Saber, Efe)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken bonbardaketetan hainbat "militante islamiar" hil dituztela adierazi du armada israeldarrak. Baina Reuters albiste agentziaren iturrien arabera, hildakoen artean zazpi ume eta hamar zibil ere badaude.

Israelgo armadako bozeramaile Moti Almoz generalak irrati militar bati adierazi dionez, erasoen helburuak koheteak jaurtitzeko 120 gune, Hamasen 10 aginte-postu eta “tunel ugari” dira.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak adierazi du “operazio luzea, etengabekoa eta bortitza” agindu duela. Ez dute zehaztu zenbat denbora iraungo duen, baina ez dela egun gutxitan bukatuko adierazi du.

"Ertz Babesle" operazioa 2012tik Gazan egindako handiena da. Israel eta Gazaren arteko mugan 1.500 soldadu erreserbista daude, baina 40.000 gehiago deitu ditu Israelek.

Epaiketarik gabeko hilketak

Israelgo armadaren Twitter kontu ofizialak zabaldu du bideoa. Atzo Hamasen komando bateko lau kide bonbaz nola hiltzen dituzten erakusten du. Armadaren esanetan, Gazatik itsasoz sartu ziren Israelera ekintza armatu bat egiteko.

Sare sozialetan #GazaUnderAttack traolarekin egiten ari dira gertatutakoaren jarraipena

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude