Iruñeko talde bortxaketako lau kidek zigor irmoa jaso dute Kordobako sexu-abusuen kasuan

  • Zigor irmoa jaso dute Jose Angel Prendak, Antonio Manuel Guerrerok, Alfonso Cabezuelok eta Jesús Escuderok. Laurek bigarren zigor irmoa dute, Iruñeko talde bortxaketaren epaiaren ondorioz hamabost urteko zigorra betetzen ari baitira.


2021eko urriaren 18an - 10:56
Azken eguneraketa: 12:56
Sanferminetako talde-bortxaketaren epaiaren aurkako manifestazio bat Argazkia: Feministalde.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

El Periódico agerkariak eman du albistearen berri. Kasazio-errekurtsoa atzera bota du Auzitegi Gorenak. 2016ko maiatzean, Kordobako Pozoblanco herrian (Espainiar Estatua) neska gazte bati sexu abusuak egin izanagatik epaitu zituzten lau gizonak. Errekurtsoak eskatzen zuen baliogabe uzteko sexu abusuak eta intimitatearen aurkako delitua egotzita ezarritako zigorra.

Ez da hala gertatu. Zigorra irmoa denez, horietako hiru kidek bi urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra bete beharko dute eta batek, Jose Angel Prendak, lau urte eta erdikoa.

Kordobako neskari auto barruan konorterik gabe zegoela sexu abusuak egin zizkioten eta bi bideo grabatu zituzten. Bideoak Guerreroren telefonoan aurkitu zituzten Iruñeko talde bortxaketaren harira ikertzen ari zirela. Kordobako neskari sexu abusuak egin eta bi hilabetera bortxatu zuten Iruñeko Sanferminetan beste emakume gazte bat. Bigarren kasu horregatik ari dira hamabost urteko espetxe zigorra betetzen.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.