Iruñeko sanferminak 2022 dantzan

  • 2019tik eutsi behar izan diegu sanferminek sortzen dizkiguten emozio guztiei, baina aurten bai, Riau-Riauaren abestiaren euskarazko hitzek dioten moduan, Kanta, dantzatu, josta eta ospa! Zazpi eguneko jaiak datoz, asteazkenean, uztailaren 6an hasi eta 14ra arte jai giroa izango da nonahi Iruñeko karriketan. Ospa ditzagun sanferminak dantzan! Hemen jaso ditugu jaietako zenbait dantza ekitaldi, baina kontuan izan egitarauan bildu ezin diren inprobisatutako hamaika dantza saio izango direla han eta hemen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko uztailaren 06an - 08:43
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñeko sanferminetako dantza-ekitaldiak:

Uztailak 6

  • 13:30 Folklore-jaialdia Foruen plaza. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri. Dantzak: Agintariena, Lesaka (Makil Gurutze, Zubigaineko) eta Arantza (Sarrera, 2 mutildantza, neskandantza, sokadantza), Fandangoa eta Arin-Arina, jauzi bat eta Larraindantza.
  • 17:00 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 7

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 10:00 San Ferminen prozesioa eta meza Udalbatzak Hiriaren Izenean Kabildoa jasoko du katedralean eta San Fermin kaperara abiatuko da.
  • 14:00 Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 8

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 19:00 Dantzak Sarasate pasealekua. Larraiza Dantza Taldea (Lizarra).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 9

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 19:00 Dantzak Sarasate pasealekua. San Juan paloteadoa (Tutera). 20:00 arte.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 10

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 11:00 Jauzien jaia Gazteluko plaza. Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
  • 19:00 Hiridantzen masterclassa. Rap-emanaldia, Erel eta Cuñiren eskutik. #djTxurru.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 11

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 12:30 Haurren Dantza Jaialdia Gazteluko plaza. Ardantzeta, Duguna, Ezpelur, Idoskia, Ibai Ega, Mutiko Alaiak, Oberena, Tiriki-Trauki, Txibiri, Virgen del Puy.
  • 19:00 Dantzak Sarasate pasealekua. Iruña Dantza Taldea (Iruña).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 12

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 13

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 14

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia).
  • 10:45 San Ferminen Zortziurrena Udaletxe plaza. Udalbatza Hiriaren Izenean San Lorentzo parrokiara joanen da emanaldia ikusteko. Bertan Katedraleko Musika Kapera eta ganbera-orkestra arituko dira.
  • 14:00 Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

 

Informazio gehiago:  Iruñeko udalaren sanferminetako egitaraua 2022


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


2025-07-16 | Axier Lopez
Gora San Panpin!

Performance umoristiko batean gurutze batekin masturbatzen ari zarela irudikatzea delitua izan daiteke Espainiako Legearen arabera. Baina normaltzat hartu behar ei dugu, inoiz existitu ez zen norbait omentzea egurrezko panpina bihurtuta, “munduko jairik onenetako”... [+]


“Intentsitate handiko” bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


Tauromakia “bekatua” dela salatu dute talde antitaurinoek Iruñean

AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.


2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Eduardo Ibero (Yala Nafarroa)
“Eskerrak eman nahi dizkiogu Iruñeko jendeari, beraien bultzadarekin heldu gara txupinazoa botatzera”

Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.

 


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude