Herri Sanferminak festarako prest

  • O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko ekainaren 17an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hogei egun besterik ez dira falta sanferminen hasierarako eta baita herri sanferminen txupinazo propiorako ere. Uztailaren 6an eguerdiko 14:30etan herri txupinazoarekin hasiera emango diote egitarauri. Kaleko saltzaileen aldeko txupinazoa izango da eta “langile 'manteroek' pairatzen duten jazarpen poliziala eta kriminalizazioa” aldarrikatuko dute.

Bestelako jai eredu baten alde egin dutela lan aitortu dute kolektiboek, tartean emakume gehiago izango dira oholtza gainean, Palestinaren aldeko manifestazioa antolatu dute eta zezenketen alternatiba gisa, arratsalde antitaurinoak indartu dituzte.

Horretarako adin guztientzako eskaintza zabala prestatu dute. Eragileen eskutik antolatutako bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.

Kontzertuen artean Skabidean, Zaunka, Apotheke, Borla, Malakias, Iruinyard kolektiboa, Islada, Streetwise edota Aingura izango dira iluntzean.


Sanferminak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.