UPN

Iruñeko Maya alkatea gaitzetsi dute PSNren botoarekin, UPNko bi diputatuk lan erreformarako botoa aldatu ostean

  • Sayas eta Adanero diputatuek Espainiako Kongresuan lan erreformaren aurkako botoa eman dute, eta UPNk aktak itzul ditzaten eskatu die. Izatez, UPNk iragarri zuen babestu egingo zuela gobernu koalizioa, eta, ordainetan, PSNk bertan behera utziko zukeen “adierazpen xenofoboengatik” Mayaren kontra Iruñeko Udalean egindako gaitzespena. Iragarpen guztiak aldatu dira azken momentuan, eta hautsak harrotu ditu.


2022ko otsailaren 04an - 10:22
Azken eguneraketa: 11:30
Adanero eta Sayas diputatuek ez dute UPNk hitzartutakoa bete. / Argazkia: artxiboko irudia, Euskalerria Irratia.

Iruñeko Enrique Maya UPNko alkatearen aurkako gaitzespena onartu dute ostegun arratsaldeko udaleko osoko bilkuran, adin txikiko etorkinen kontra eginiko “adierazpen xenofoboak” direla medio. EH Bildu eta Geroa Bairekin batera azken unean PSNk ere bat egin du gaitzespenarekin, Espainiako Kongresuko lan erreformaren bozketako berriengatik: UPNko Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuek kontrako botoa eman dute. Ez zen UPNk sozialistei hitzemandakoa, beraz, ordainetan Maya gaitzetsi dute.

Maite Esporrin sozialistak oso haserre erantzun die: “Noraino iritsiko zarete? Nola egin dezakezue iruzur horrela? Utzi adarra jotzeari. Egoera lotsagarrian utzi gaituzue”. Mayak arrazoia eman dio Esporrini, eta haren haserrea ulertzen zuela esan. Sayasi eta Adanerori bota die errua, esanez alderdiak ez zuela horren berri, eta haiei ere iruzur egin dietela. “Boto emaileekiko, afiliatuekiko eta alderdiko organoekiko desleialtasuna erabatekoa eta onartezina da”, kritikatu du UPNk ohar batean. Bi diputatuei eskatu diete kongresuko aktak itzul ditzaten. Hala egingo balute, UPNk Madrilgo bi diputatuak galduko lituzke, eta PP eta Ciudadanosen eskuetara pasako lirateke, Euskalerria Irratiak jaso duenez.

Adanerok Twitter bidez azaldu du lan erreformari ezezkoa ematearen arrazoia: “Kontrakoa egin izan banu Sanchezi babes argia emango niokeen, EH Bilduren laguntza duen Espainiako presidenteari”. Argudiatu du UPN alderdiaren ideien koherentziaz jokatu duela. Iturri batzuek zabaldu dutenez, bi diputatuak PP eta Voxekin elkartu ziren bozketaren aurretik, eta horregatik azken momentuko boto aldaketa. Halere, Sayasek ukatu egin du halakorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UPN
1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erriberako UPNkoek haserre hartu dute Ibarrolak UPN gidatzeko egindako iragarpena

Cristina Ibarrolak iragarri du UPNko lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela datorren apirilaren 28an alderdiak egingo duen kongresuan. Alderdiaren Erriberako lerroetan iragarpena ez bide da ongi hartu.


Euskarazko kultura eskaintzak erdaldunak diskriminatzen dituela dio Eguesibarreko UPNko alkateak

Eguesibarreko EH Bilduk kritika egin zion UPNko udal gobernuari, Gabonetako programazioan euskarazko ekitaldi gutxi zirelako, eta Xuriñe Peña alkateak erantzun zion euskarazko ekitaldiak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenentzat.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


Eguneraketa berriak daude