UPN

Lizarrako 27 lagun deitu ditu deklaratzera Udaltzaingoak, jaietan UPNren “betoaren” aurkako protestaren harira

  • Jaietako lehenengo egunean txosnen debekuaren aurkako manifestaldia egin zuten milaka lagunek Lizarran, eta bertako askok ‘Bajadica del Puy’ kalejiran jarraitu zuten protesta. Udaltzaingoak egotzi die "desordena publikoak" eragitea.


2024ko azaroaren 6an - 11:06
Azken eguneraketa: 13:18
Jaietan egin zuten manifestaldia Diario de Noticias
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lizarrako txosnak autobus geltokiko parkingean jarri izan dira duela 28 urtetik. Aurten, ordea, jaiak hasi baino hilabete lehenago bertan txosnak jartzea debekatu egin zuen UPNko udalak, eta Los Llanos parkeko San Benitora lekualdatzera behartu zituen. Bai bizilagunek eta bai txosnen antolatzaileek “autoritariotzat” jo zuten erabakia, eta txosnak “jaietako dinamika sozialetik isolatzeko” helburupean egin zutela salatu zuten.

Horren aurrean, uztailaren 20an protesta egin zuten ehunka lagunek txosnen alde Udalaren hipokresiari ez! lelopean. Pare bat aste geroago, 2000 bat pertsonak parte hartu zuten abuztuaren 2an, Lizarrako jaietako lehenengo egunean, udalaren betoaren aurkako manifestaldian. Mobilizazioaren ostean Bajadica del Puy kalejirara abiatu ziren ehunka manifestari, protestarekin jarraitzearren. Valdeallín kalean udalbatzaren igarobidea eragotzi izana egotzi diete. Musikariek zein dantzariek aurrera egin zuten betiko moduan, baina zenbait politikarik udaletxera Foruzaingoaren furgoietan jaistea erabaki zuten.

Orain Bajadica del Puy kalejiran parte hartu zuten 27 kide deklaratzera deitu ditu Lizarrako Udaltzaingoak, “desordena publikoa” leporatuta.


UPN kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...