Iruñeko eta Tafallako ikurrinaren inguruko epaia berretsi dute beste bost herritan


2016ko uztailaren 1ean - 10:28
200 bat pertsona bildu zituen ikurrinaren aldeko kontzentrazioak Iruñeko Udaletxe Plazan ekainaren 30ean. (Argazkia: @AhotsaInfo)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroako Gobernuko EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrak epaia errespetatuko dutela adierazi dute. Hala ere, UPNren gobernualdian onartu zen Ikurren Legea datorren urte politikoan indargabetzeko konpromisoa hartu dute eta azpimarratu dute epai honek 2003tik geroztik indarrean dagoen Ikurren Legearen hutsuneak bistaratu dituela.

Adolfo Araiz EH Bilduko ordezkariak esan du nahiz eta era ofizialean ez izan ikurrina presente egongo dela jaietan. Jose Javier Esparza UPNko presidenteak, bestalde, festetan “araudia betetzea” espero duela adierazi du, eta Maria Txibite PSNko idazkari nagusiak badaudela “beste gai garrantzitsu batzuk mahai gainean”.

Bestalde, 200 bat pertsona bildu zituen ikurrinaren aldeko kontzentrazioak Iruñeko Udaletxe Plazan ekainaren 30ean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Eguneraketa berriak daude