Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'

"Iruņean izango gara, udalarekin edo gabe"

  • Pailazoek Arartekoarengana jo dute, Iruñeko Udalak ez dezan haien ikuskizuna bertan behera utzi. Astelehenean prentsaurrekoa eskainiko dute Katakrak-en, Arartekoaren erabakiaren eta egoeraren berri emateko.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2019ko azaroaren 15a
Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Argazkia: Wikipedia

Azaroaren 29an, Done Saturdi Egunean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna eskaini taularatu behar zuten Baluarten, Iruñeko Udalarekin hala hitzarturik. Navarra SUmako udal aginte taldeak, baina, emanaldia bertan behera utzi nahi du. Jartzen ari zaizkien trabei buruz mintzatu da Joxe Mari Agirretxe Porrotx Euskalerria Irratian. 

Iruñeko Udalak eta Irrien Lagunak maiatzean adostu eta sinatu zuten emanaldia, azken lau urteotan egin bezala. Haatik, udal hauteskundeen eta alkate aldaketaren ondotik, urrian, Navarra Suma jada aginten zela, udala haiekin harremanetan jarri zen, ikuskizuna bertan behera utzi nahi zuela jakinarazteko.  

Agirretxeren hitzetan, udalak "txikikeria" bat argudiatu zuen "aitzakiatzat" ikuskizuna bertan behera uzteko: faltan ei zegoen txosten tekniko bat. Gauzak horrela, Iñigo Santxo abokatuaren laguntzaz, pailazoak udal talde guztiekin eta Arartekoarekin harremanetan jarri ziren, egoera berbideratzen ahalegintzeko, "helburu nagusia ikuskizuna Baluarten eta udalarekin egin ahal izatea baita, azken lau urteotan bezala, Iruñeko haurrek goza dezaten".

Arartekoaren ebazpena aurki iristea espero du pailazoak, eta akaso horrek konponbiderako bidea zabaltzea. Astelehenean, 17:00etan, prentsaurrekoa eginen dute Iruñean, Katakrak liburu-dendan, Arartekoaren erabakiaren eta udalaren erantzunaren berri emateko. Jarraian, 17:30ean, Katakraken bertan,batzar irekia eginen dute: "Haurrei, gurasoei, urte hauetan guztietan Iruñean, Nafarroan osoan egin ditugun lagun ugariei egoera azaldu nahi diegu".

Hain zuzen ere lagun horiek guztiak dituztelako, "laguntasunagatik, elkartasunagatik, maitasunagatik", euskaldunon hiri buruzagian ikuskizuna bai ala bai eskainiko dutela iragarri du Agirretxek: "Iruñean izango gara, udalarekin edo gabe".

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal hauetan artxibatua: Zentsura  |  UPN  |  Iruņea

Zentsura kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude