Larunbat arratsean istilu larriak izan ziren Iruñeko Alde Zaharrean. Hainbat erakundek nazio mailako manifestazioa deitu zuten “Errepresioari autodefentsa” lelopean eta testuinguru horretan sortu ziren istiluak manifestari eta Espainiako Poliziaren artean.
Lau gazte atxilotu zituzten istiluetan, Espainiako Poliziaren esanetan laurak Errenteriakoak. Adin gabea askatu dute eta beste hiruak espetxeratzeko agindua eman du epaileak, "desordena publikoak eta terrorismoa" leporatuta . Manifestazioa San Frantzisko plazatik abiatu zen 18:30ak aldera. Pozo Blanco kaletik Gazteluko plazara abiatu behar zuenean Espainiako Poliziarekin egin zuen topo eta istilu gogorrak izan ziren manifestazioko gazte eta polizien artean. Honako taldeek sinatu zuten manifestaziorako deialdia: Hirekin, Errotxapeako Gaztetxea, Alde Zaharreko gazteak, Indar Gorri, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimendua eta Ikasle Abertzaleak.
Hainbat edukiontzi bota zituzten gazteek, haien artean beira biltzekoak eta harri, botila, suziri eta bengalak jaurti zizkieten poliziei. San Nicolas, Mercaderes, Txapitelan, Navarrerian eta Xabierreko jaitsieran izan ziren istiluak batez ere. Kale horietako hainbat taberna eta denda itxi zituzten istiluek iraun zuten bitartean. Ikusle asko pilatu zen kaleetan, besteak beste smartphone eta kamerekin gertaerak grabatzen.
Iruñeko Udalak gertaerak gaitzetsi ditu aho batez. Nafarroako Gobernua sostengatzen duten alderdiek ere bai, besteak beste EH Bilduk: “EH Bilduk modu irmoan gaitzesten du gaur arratsaldean Iruñeko kaleetan gertaturikoa. Halako gertaerek gizartearen gehiengoak aukeratutako bidea oztopatzea dute helburu, alegia, bakea, elkarbizitza eta normalizazio politikoa. EH Bilduk argi eta garbi berresten du bere konpromisoa bide demokratiko eta erabat baketsuekiko, herri subirano bat lortzeko bidean. Beraz, helburu politikoetarako indarkeriaren erabilpena guztiz gaitzesten dugu”.
Ernaik kaleratutako oharrean, “Iruñean 'Errepresioari autodefentsa' dinamikak burututako manifestazioko gertakarien harira, irmoki salatu nahi dugu beste behin ere poliziaren jarrera bortitza”. Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi zien atxilotuei eta haien askatasuna eskatu zuen. Azken boladan jasaten ari den errepresioaren aurkako kanpaina barrukoa zela atzoko manifestazioa eta harekin batera 17 hitzaldi eta beste bilkura bat ere egin direla azaldu du. EH Bildu gogor kritikatu du, hark gertaerez eman duen gaitzespenagatik eta Podemosi leporatu ohi dion bezala, hura ere "borrokarako grina leundu eta ardi beltzak instituzio faxisten artaldera bideratze aldera jaio zela”. Manifestazioaren antolatzaileek ere oharra kaleratu dute manifestazioaren balorazioa eginez: "Atzoko manifestazioa, errepresio formen eta kontrol sozialerako mekanismoen aurkakotasun adierazpen bat besterik ez da izan. Atzo bildu ginen pertsona guztiek, momentu batez behintzat, lege aparatageei eta haiekiko sumisioari uko egin genion".
Ahotsa.inforen bideoan ikus daitezke manifestazioaren hasiera eta istiluetako batzuk.
Máxima preocupación x los lamentables sucesos de hoy. Hemos comenzado a limpiar las zonas afectadas. Mi solidaridad con vecinos y hosteleros
— Joseba Asiron Saez (@josebaasiron) 11 de marzo de 2017
Ondorengo txioko bideoan ere ikus liteke hainbat unetan ikusle eta ibiltarien artean sortzen ziren korrikaldiak.
Iruñeko istiluez eta batzuetan ikusle-ibiltarien korrikaldiak. Hau Txapitela kalea da pic.twitter.com/0QXOh0FIbf
— Xabier Letona (@xletona) March 11, 2017
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.
Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]