Ostegun eguerditik –uztailak 23– gose-greban sartuta dago euskaltzale talde bat Gasteizen, Iruña-Veleia auzia argitzeko eskatzeko. Iragarrita daukatenez, gose grebaren helburua da "[EAEn hauteskundeotatik atera den] legebiltzar berriak zientziaren bidea aurrera eramateko erabaki irmoa onartzea".
Euskeraren Jatorria elkarteak bere webean jakinarazi duenez, uztailaren 23an eguerdiko 12:00etan ekin dio euskaltzale talde batek gose grebari, Gasteizko Aiztogile kalearen 73.ean, "ostrakak 'bahituta' dauden lekutik oso hurbil dago, Bibat Museotik 100 bat metrotara".
Gose grebarekin beren agirian diotenez, Eusko Legebiltzar berriari eskatzen diote Iruña-Veleia auzia, auzitegiek uda aurretik Lurmen enpresaren arduradunen kondenarekin ebatzi zutena, bide zientifikotik bideratu dezala "datazioen eta kata kontrolatuen bidez eta horrez gain grafitoak babesteko eta ez suntsitzeko eskatzeko".
Grebalarien iritzian Iruña-Velaia auziaren epaiketa "benetan eskandaluzkoa izan da", aztarnategian aurkitutako materialen benetakotasunean sinesten dutenei bide guztiak itxia eta epaian IPCE-Instituto Patrimonio de Cultura Españolen analitikak –grebalarien ustez inolako berme zientifikorik gabeak– haintzat hartu direlako.
Grebalariek espreski aipatu dute auziaren protagonista nagusiak, Lurmeneko Eliseo Gilek, gose grebarekin bat egin ez izana eta bere eskaria eskuzabaltasun erakustekatzat goraipatu ostean, oroitarazten dute protesta ez dela bakarrik Eliseogatik: "Euskeragatik eta ondareagatik ere egiten dugu hau".
Grebaren hasierako ekitaldian beren babesa adieraztera azaldu dira Jose Antonio Villar, Pako Aristi, Nekane Jurado ekonomilaria, Arkaitz Estiballes, Josu Naberan idazlea, Guillermo Perea borrokalari eta Antton Erkizia eta grebalariek adierazi dute horiez gain atxikimendua helarazi dietela Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Jose Angel Uberuagak eta beste hainbatek.
Auzian protagonismo nagusia eduki duten Lurmen enpresako Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk gose grebarekiko beren desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar batean bidez. Bestalde, SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia elkarteek ere ekintza honekiko jarrera kritikoa azaldua dute.
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]
Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak
“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]