Iruña-Veleia, egia oraindik falta


2020ko urriaren 23an - 09:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruña-Veleia auzian, gaur egun, lau gai daude nire ustean: ehunka ostraken egiaztapen zientifikoagoa, Eliseo Gil eta kideen epaiketa, Gabixolaren gose greba, eta Euskal Herriko hedabide eta jendearen jokabidea.

Ostrakak egiazkoak edo faltsuak diren asko eztabaidatu da 2008tik hona. Aditu akademiko ofizialistek euren ebaluaketak egin dituzte: estratigrafikoak, linguistikoak eta ikonografikoak batez ere. Badirudi ostraka batzuk faltsuak direla, eta epaiketan auzipetu batek ere aitortu zuen. Are gehiago, gure gaurko begi ez-adituekin begiratuz, horietako hainbatek nahiko modernoak direla dirudite.

Baina denak al dira faltsuak? Arabako Arkeologia Museoan kutxatan gordetako asko, garbitu eta aztertu gabeak ere faltsuak al dira? Akademiko ofizialistek egindako azterketak eta erabilitako teknikak gai al dira ostraken faltsutasuna zientifikoki frogatzeko? Badirudi ezetz, hainbat ikertzailek adierazi duten arabera.

"Eliseo Gilen aurkako epaiketan bere eta bere taldearen jokabidea epaitu da, eta ez Iruña-Veleiako ostraken egiazkotasun eta balio historikoa, oraindik zientifikoki ez guztiz determinatua"

Horregatik, Iruña-Veleia Argitu mugimenduko kideek eskatzen dute ostraka-lagin bat "Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea" berme zientifiko guztiekin, eta arkeologo entzutetsu eta independentek "indusketa kontrolatuak egin ditzatela" grafitoen tokian. Erakundeei egindako eskari hau, jadanik sinatu dute 144 pertsona ezagunek eta 2.2015 herritarrek (ikus Iruña-Veleia Argitu webgunea). Baina ez erakundeek ez alderdi politikoek ez dute erantzunik eman.

Eliseo Gil eta bere lankideen aurkako epaiketa-prozesua bere bidea egiten ari da eta helegitearen fasea zabaldu da. 2020 ekaineko sententziak erruduntzat jo zituen, iruzurra eta grafito batzuen faltsutzea egiteagatik. Baina Eliseo Gilen aurkako epaiketan bere eta bere taldearen jokabidea epaitu da, eta ez Iruña-Veleiako ostraken egiazkotasun eta balio historikoa, oraindik zientifikoki ez guztiz determinatua.

Hain zuzen ere, Joxemari Lejardi "Gabixola", bere gose grebarekin, azterketa zientifiko determinanteak eta definitiboak egitea eskatzen ari da. Laurogeita gehiago egun daramatza gose greban; pertsona batek, injustiziaren aurrean, eduki dezakeen borroka-tresna etikoenetakoa erabiltzen, bakearen alorrean bortitzenetakoa.

Penagarria da konturatzea, euskal hedabideek oso arreta txikia eman diotela gose greba honi. Euskarazko prentsan ere informazio gutxi, eta zerbait argitaratu dutenean, Gabixolaren lagunek eskatuta. Uste dut Euskal Herri abertzalean marjinatu egiten direla herri-borroka txikiak, aparatu sindikal-politikoek ez onartuak. Berdin gertatu zen EHUko irakaslego propioaren aldeko borrokan.

Bi mila pertsonak baino gehiagok sinatu du Iruña-Veleia Argitu manifestua; horietako asko goi maila akademiko eta kulturalekoak. Baina, aldi berean, nabari da euskal/euskarazko "intelligentsia" kritikoak beste alde batera begiratzen duela, eta Gabixola pertsonaren gose greba bost axola zaiola; barre eta iseka egiteraino agian.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Teknologia
Whatsappa utzi

Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.

Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Eguneraketa berriak daude