Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan egindako aurkikuntzei buruz izandako epaiketa eta oraintsu emandako epaia dela eta, gertaeren errealitatea larriki desitxuratzen duten albisteak argitaratu dira komunikabideetan. Mugaz gaindi ere iritsi da errealitatearen desitxuratze hau, zabalkunde handiko bi egunkari britaniarrek, geologo batek “afera guztia adar jotze hutsal bat besterik ez izana” onartu eta bere burua errudun aitortu duela argitaratu dute albiste faltsu batean. Kezkaz ikusten dugu nola zenbait hedabidek ez duten betetzen, dagokien legez, gizarteari egiaren gainean oinarritutako informazioa eskaintzearen betebeharra.
Epaiari dagokionean, azpimarratu egin behar dira, auzipetu nagusiaren aurka, hau da, indusketen zuzendari ohi Eliseo Gilen kontra frogarik ez izatea aitortzen duela, zigorra bere osotasunean zantzu soiletan oinarritua izan delarik, eta baita, Gilek zigorraren aurka helegitea aurkeztu duenez, kasu judizialak konpontzeke jarraitzen duela.
Epaitegi inguruko gertaera hauetaz gain, Iruña-Veleia aferak badu gizartearen gehiengoak ezagutzen ez duen alderdi bat, zientziari dagokiona justuki. Izan ere, hedabide batzuetan “faltsutze baldar” gisan aurkeztu denean, egiaz, eztabaida bizi-bizirik dago aurkikuntzen egiazkotasuna argitu ezin izan duten eta kontrako iritziak sostengatzen dituzten alor desberdinetako adituen artean. Eta eztabaida hau izan badela epaian bertan agerian gelditu da, bertan baieztatzen baita badirela “batzuen eta besteen arteko iritzi kontrajarriak, zeinak
"Eztabaida bizi-bizirik dago aurkikuntzen egiazkotasuna argitu ezin izan duten eta kontrako iritziak sostengatzen dituzten alor desberdinetako adituen artean. Eta eztabaida hau izan badela epaian bertan agerian gelditu da"
arkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia, eta abarretako zientzia esparruetatik baloratu beharko duten” eta “piezak aztertu ahal izan dituzten adituen artean eztabaida badela”. Epaitegiak eztabaida zientifikoa izan badela onartzeak, ezereztu egiten du Arabako Foru Aldundiaren (AFA) Kultura Sailak 2008ko azaroan hedaturiko –eta egiari ezikusi eginez zenbait komunikabidek oraindik haizatzen duten– faltsutasunaren aldeko “erabateko adostasun zientifikoaren” mitoa. Errealitatea berriz bestelakoa da, alor desberdinetako (arkeologia, epigrafia, hizkuntzalaritza, historia, egiptologia) hainbat adituk, txosten, artikulu zientifiko, liburu eta biltzarretan egindako aurkezpenen bidez publikoki azaldu baitituzte Iruña-Veleian egindako aurkikuntzen egiazkotasunari buruzko euren iritzi eta argudioak. Eztabaida honen gainean epai judizialak ez du inolako eraginik. Lehenik, epaitegietako afera oraindik argitzeke dagoelako, eta bigarrenik, zientziaren esparruko gaiek aldizkari, biltzar zientifiko eta antzerako zientzia foroetan argitu behar dutelako, eta ez, inola ere, justizia-auzitegietan. Izan ere, epaia honi buruz ari da, espresuki dioenean, “arkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia, eta abarretako zientziaren esparruei dagokie” dauden iritzi kontrajarriei buruz balorazioak egitea.
Iruña-Veleiako aztarnategian induskatutako 36 piezetan (400 baino gehiago topatu ziren) Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak (Instituto del Patrimonio Cultural de España [IPCE]) eginiko analisiek, grafitoek oraintsu eginak izatearen zantzuak zituztela ondorioztatzera eraman zuten (ondorio horiek bermatzeko beren adina ziurtasun osoz ezagutzen den –antzina egindako, nahiz oraintsuko– kontrolerako grafitoen gaineko inolako analisiren emaitzarik ez da aurkeztu, eta honek ateratako ondorioen egokitasuna zalantza pean uzten du) eta ondorio horiek ditu oinarri epaiak. Ez da gure asmoa, inondik inora ere, aurreko hau ezkutatzea. Analisi hauen ondorioak izan dira aztarnategiko zuzendari ohia, grafitoak “bere kabuz ala hirugarrenen baten bidez” egin izanagatik zigortzera eraman dutenak. Ezin esan gabe utzi halere, akusazioaren eta defentsaren perituek, eta baita IPCEek berak ere, epaitegiaren esku utzitako analisi fisikoei buruzko beste hiru txostenetan ez dela grafitoen faltsutasunik ondorioztatu. Beraz, agerikoa da, azterketa fisikoei dagokienean ere, adituen txosten eta testigantzetan badirela desadostasunak.
Iruña-Veleian aurkitutako piezen adinari buruzko desadostasunik ez dago ordea, nazioartean izen handia duten bi arkeologok balioztatu dituzten datazio estratigrafiko bidez azaldu da beren erromatar garaiko jatorria, eta hau inork ere ez du ezbaian jarri, epaian bertan onartu delarik. Grafitoen adinaren eta datazio estratigrafiko hauen arteko bateraezintasuna adierazten duten azterketa linguistiko, epigrafiko eta fisikoen argudioak zalantzan jarri dituzte grafitoak erromatar garaiarekin bateragarri direla uste duten hainbat adituk. Gu, eztabaida honi irtenbidea emateko bide bakarra zientzia eremutik etorriko denaren ustekoak gara. Uste hau dela eta, AFAri, piezen zaintzaren ardura duen horri, eskatzen diogu: auzibidean ez dauden aleak (auzibidea faltsutzat jotako 36 piezetara mugatzen baita) utz diezazkion zientzia komunitateari eskuragai, berauek dituzten grafitoen antzinatasuna ezagutzeko behar diren azterketak egin, ondorioak atera eta publikatu daitezen; Arabako Arkeologia Museoan garbitu gabe gordeta dauden piezak, prozesua bere osotasunean bideo bidez jasotzen den bitartean garbitzeko eskakizuna ere luzatzen diogu; eta baita, kontrolerako indusketak egitea “ezohiko” grafitoak azaldu zireneko guneen ondoan arkeologia talde independente baten eskutik, modu honetan, antzerako aurkikuntzarik gertatzen den egiaztatzeko.
Iruña-Veleiako grafitoek, erromatar garaikoak balira (inork ez du garai horretakoak ez direnaren behin betiko frogarik ezagutarazi), aitzin-euskararen, latinak erromantzeetara izandako garapenaren, eta hasierako kristautasunaren ezagutza garrantzitsua eskainiko lukete, beraz berauen antzinatasunari dagokion eztabaida argitzeak, hala nola, haien ikerketa zientifikoa egiteak eta publikatzeak geure ondare historiko eta kulturalarentzako berealdiko garrantzia izan lezake.
Artikulua sinatzen dute:
Antonio Rodríguez Colmenero, Katedratiko Emeritua Antzinako Historian Santiago de Compostelako Unibertsitatean
Edward C. Harris, MBE, PHD, FSA, Bermudetako Museo Nazionalaren Zuzendari Exekutiboa, Sortzaile Emeritua
Xabier Gorrotxategi Nieto, Arkeologian Doktorea
Luis Silgo, Historian Doktorea Arkeologia espezialitatean
Noé Villaverde Vega, Arkeologian Doktorea aipamen europarrez
Mikel Albisu, Geologia Zientzietan Lizentziatua
María Pilar Alonso, Hizkuntza eta Komunikazioan Doktorea
Juan Martín Elexpuru, Euskal Filologian Doktorea
Roslyn Frank, Iowa (AEB) Unibertsitateko Irakasle Emeritua
Ulrike Fritz, Egiptologoa Tübingen-go (Alemania) Eberhard Karls Universität-ean
Alicia Satué, Filologia Klasikoan Lizentziatua
Miguel Thomson, Zientzilari Titularra Ikerketa Erakunde Publikoetan
Koenraad Van den Driessche, Geologian Doktorea , Geokimikan espezializatua
Patxi Zabaleta, abokatua eta idazlea, Euskaltzaindiko kide
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]