Iraultza Txikien Akanpada: ongi bizitzeko hiru egun

  • Ez dugu argi bidea. Ziurgabetasunak galarazten digu sarri xendra berrietarako lehen pausoa. Baina saiatu beharra dago. Galtzeko beldur barik. Esperientzia sozialek ez dute gainerako zientziek duten errore-marjina. Akatsik nimiñoena ere porrotzat hartzen da, baita guk geuk ere. Baina esperimentu sozialik gabe ez dago garapenik.


2018ko irailaren 19an - 16:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteburu honetan Zubietan saiatuko gara aldaketa ez dadin diskurtso hutsa izan, bizipen bat baizik. Galderetatik abiatuta, ideien, ereduen eta arauen muga katramilatsuak irauliz. Herri mugimenduen aniztasunetik esperientziak eta pentsamenduak kolektibizatuz.

Sistema erruz saiatzen da aldaketa sozial oro bere baitan gerta dadin, gatazka edo proposamen guztiak bere erraietan arautu daitezen, dena bere paradigmen barruan konpon dadin. Komunitatera itzultzeko proposamena da gurea, pentsamendu komunera, kaleko erresistentziara, bere naturaltasunera, bere bizitasunera, bere bat-batekotasunera, bere alde primario, basati eta ludikora.

Euskal Herriko herri mugimendua bizirik gaude, baina atomizatuta. Itsasoan gabiltza gutako bakoitza bere txalupan sartuta, norberarena bakarra bailitzan. Iraultza Txikien Akanpadan ekarpena egin nahi diogu “ibai mugimendu”aren sorrerari. Inorena eta guztiona den ibaia, kolektiboki Aurrera egiten duena. Elkargune, solasa eta gozamena izeneko ibaia.

Euskal Herriko herri mugimendua bizirik gaude, baina atomizatuta. Itsasoan gabiltza gutako bakoitza bere txalupan sartuta, norberarena bakarra bailitzan. Iraultza Txikien Akanpadan ekarpena egin nahi diogu “ibai mugimendu”aren sorrerari. Inorena eta guztiona den ibaia, kolektiboki Aurrera egiten duena. Elkargune, solasa eta gozamena izeneko ibaia

Gozatzea, bai. Gozatu! Taldean abestu, dantzatu eta ongi pasatzea ere politika delako guretzat. Bizitza laburregia da eta aktibismoan denbora asko xahutzen dugu –askotan alferrik galdu–. Ezin dugu unibertso berririk sortu gure geneetan ez badugu zaintzen maitasun eta konfidantza katea. Zapalkuntzaren aurrean erresistentzia ezinbestekoa da, baina barrua lazten digu. Bakantzen gaitu. Gure zeregina ateak irekitzea da. Erresistentzia malgutasunarekin elkartzen denean askatzailea da. Gure barrua eta ingurua askatzeko sena duen mugimenduari lotu gatzaizkio, berritasunaren eta sormenaren bulkada estrategia irmoaren parte duena.

Erraza litzateke erru osoa balizko kanpoko etsai bati, baina astebururako gure proposamena ariketa kritikoa egitea da, amesten duguna praktikara eramatea gure ohiturak, jarrera politikoak eta pertsonalak aldatuz.

Gizakiak bere buruari askatasuna ukatzen dion Sartreren fede txar horretatik ihes egin behar dugu. Beste era batera bizi behar dugu. Libre gara bestelako gauza asko egiteko, baita haiek desobeditzeko ere. Desobeditzen dugunean, ukazioarekin batera, proposamen berriak luzatzen ditugu. Bizitzeko erak aldatzen ditugu, gobernatzeko moduak aldatzeko. Praktika berrien bitartez konfrontatu ezean, betikotu egingo ditugu. Beste mundu bat posible da arauek ezarritako mugatik harat ibiltzen bagara. Garena fintzeko modua da, gure burua hobetzeko era, immobilismoaren aurkako korronte zuzena.

Eta gu, ibaiaren antzera, mugimendua gara. Erresistentziako kideok ongi bizitzearen aldeko basati izan behar dugu, eta gure argi eta ilunetatik, gure inperfekzio eta utopiatik ikusezin heziko gara palazioaren harresiz kanpo. Umilen lubakian. Bestelako tempus batez ari den mugimendu soziala, unean unekoa erlatibizatzen dakiena, denbora luzeari garrantzia emateko, sakoneko aldaketak baitira noiz heldu diren ez dakigun horiek.

Ez gara sortzaile artistikoak, baina sortzaile sozialak beharko genuke izan. Bilatzen dugun errotiko aldaketak emozionatu egin behar du, konbentzionaletik at, beren bizimoduetatik kanpo. Bizitza bost minutu dira eta gozatu egin behar dugu. Beti ere, inor zapaldu gabe. Ongi Bizitzea. Gizarte eskuzabala, gizakien araberakoa, handinahikeriarik gabe, diru-goserik eta klaserik gabe, denbora eta ekonomia erreskatatuz bizitzeko, eta ez aldrebes. Bizitzarekiko kolaborazioa da. Mugarik gabekoa. Zero arrazakeriarena. Zero matxismoarena.

Komunitatean hazi, borondatezko soiltasunean sinetsi –behin gutxienekoak lortuta ez dugu gehiago desio–, eta aske izan dena, dena, den-dena egiteko natura eta komunitatearekin errespetuz. Zubietan hurrengo asteburuan ongi bizitzea praktikara eramateko garaia da, heriotzaren aurka –erraustegiarena– irteteko eta gure artean bizitza, barre, hazi eta bala desobedienteak banatzeko.

 

Sinatzaileak: Mikel Zuluaga, Bego Huarte, Maialen Martinez de Marigorta, Haizea Isasa, Iker Sarriegi, Haizea Ziluaga, Beñat Irasuegi, Irantzu Jauregi Artola, Joseba Alvarez eta Irati Tobar Eguzkitza *

 

* Sinatzaileak Lurralde Askea komunitate desobedienteko kideak dira.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude