Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko Irango telebista publikoa hackeatu dute

  • Larunbat gauean telebista publikoko zuzeneko albiste-saio nagusiaren erdian bideo bat eman zuen Aedalat-e Ali taldeak. Ali Khamenei buruzagia sugarren artean ateratzeaz gain, "emakumeak, bizitza eta askatasuna" gisako mezuak agertzen ziren. Polizia islamikoak Marsha Amini jatorri kurduko emakumea atxilotu eta torturatu zuenetik, protestak ugariak dira izan dira Iranen eta munduko hainbat lekutan.

Argazkia: Irango telebista publikoa.

2023ko otsailaren 13an - 11:15
Azken eguneraketa: 13:03
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iran lurrikara sozial baten murgildurik dago, Poliziak Marsha Amini jatorri kurduko emakumea hil zutenetik. Polizia islamikoak emakumea atxilotu eta torturatu egin zuen, hiyaba behar bezala ez erabiltzeagatik. Gertaerak protesta ugari eragin ditu herrialde osoan. Baina Asiako herrialdea ez da emakumeen eskubideen alde borrokatzen ari den bakarra, aldarrikapenak munduko hainbat lekuetan gertatzen ari dira.

Testuinguru horretan, Irango estatuko telebista publikoa hackeatu du Edalat-e Ali taldeak larunbat gauean, albiste-saio nagusiaren erdian. Irudietan maskara bat agertu zen, eta Ali Khamenei buruzagi gorenaren mezu bat sugarren artean. Muntaiak liderraren burua seinalatu zuen, eta "emakumeak, bizitza eta askatasuna" mezuak zituen.

Edalat-e Ali taldeak Ali Khamaienen irudia erakutsi zuen, "gure gazteen odola zure esku dago" esaldiarekin. Irudietan Mahsa Aminiren eta hildako beste hiru neraberen argazkiak agertu ziren ere. Irango biztanleei, protestara batzeko eta Aminiren heriotzaren aurkako altxamenduaren parte izateko diete.

200 emakume hilik

Zenbait erakunderen arabera, 200 emakume baino gehiago hil dituzte irailaren 16an Aminiren heriotzagatik protestak hasi zirenetik. Atsekabea gero eta handiagoa da eta unibertsitateak protesten gune nagusi bihurtu dira. Teheraneko unibertsitateko gazteak bezala, gainerako emakumeek beloak erretzen jarraitzen dute protesta gisa.


Irakurri gehiago: Nazioartea Iran Asia
Nazioartea kanalean gehiago
2026ko ekainaren 9
Istripuen kronologia
Hegazkin zatiak zerutik behera

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.