"Ordezkaguneko akatsak zuzentzen joan beharrean, badirudi egunero akats handiago bat egiten dutela"

  • Haserre daude EAEko irakasleak eta Jaurlaritzaren aurka helegiteak (banaka edo modu bateratuan) jartzeko asmoa agertu dute. Irakasle bati baino gehiagori postu bera eskaini diete, edo gauza bat eskaini eta beste bat aurkitu dute ikastetxean, irakasle faltan daude hainbat eskolatan... Bi aste pasa direnean, Ordezkagunea aplikazio telematikoak arazoak ematen jarraitzen du eta punturik ez duten (batzuetan zerrendan ere ez dauden) hainbat irakasleri eman die plaza, puntu gehiago dituztenak plazarik gabe utziz.


2019ko irailaren 20an - 10:47

Egoera konpondu beharrean, "egoera larritu eta ehunka ordezkapen gaizki banatu dira ostegun honetan bertan, langile askoren oinarrizko eskubideak, berriro ere, urratuz", dio Steilas sindikatuak. “Ordezkaguneko akatsak zuzentzen joan beharrean, badirudi egunero akats handiago bat egiten dutela”, kexu da irakasle bat Ordezkoak Martxan plataforman. Punturik ez eta lana eman dietela jakin dute irakasle batzuek, harriduraz. Lan hori, izan ere, puntu gehiago duten langileei dagokie.

Ikasturtea hasi eta bi astera, kasu gehiago azaleratu berri dira. Ordezko irakasle batek adibidez kontatu du lanaldi osoa egiten ari dela baina bat-batean jakin duela nominan heren bat egiten ariko balitz bezala ageri dela; eta beste batek dio 200 kilometro egin dituela esleitu zaion ikastetxera, baina lan bererako bi pertsona zeudela eta etxera bueltatu behar izan duela esku hutsik.

"Inoizko ikasturte hasiera kaotikoena"

Irakasleek helegitea jarri ahal izateko eredua prestatzen ari dira dagoeneko sindikatuak. "Aurtengoa inoiz bizi izan den ikasturte hasiera kaotikoena izaten ari da", diote sindikatuek: milaka ikasle irakaslerik gabe bi astez.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak esan du arazo puntualak direla eta konpontzen ari direla. “Pazientzia pixka bat” eskatu die irakasleei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal eskola publikoa
Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Hezkuntza Legea ahulduta iritsi da azken txanpara

Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]


BeAtarrak: eskola publikoetako berrikuntza irauli nahi duen ereduak hasiera kaotikoa izan du

EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]


2023-07-09 | Tere Maldonado
Plantak egin

Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]


Euskal Eskola Publikoaz Harrok manifestazioak antolatu ditu EAEko Hezkuntza Lege Aurreproiektuaren aurka

Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]


Eguneraketa berriak daude