Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

  • Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 9an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pandemiarekin batera antolatzeari utzi behar izan zioten eta sei urteko etenaldiaren ostean berriz ere ospatuko dute Sortzen jaia. Maiatzaren 18an izango da hitzordua Iruñeko Takonera parkean.

Egitarauari hasiera emateko Nafarroako Antzerki Eskolan Euskara Antzokira! emanaldia prestatu dute, Nafarroako eskola ezberdinen eskutik, musika eta umorea baliatuta. Eguerdiko 13:00ean kalejiran abiatuko dira Takoneraino eta hantxe haur jolasak izango dira. Bazkaria 14:00etan izango da, Ondalankoopen eskutik.

Bazkalostean, kantuz talde baten emanaldia eta hiru kontzertu antolatu dituzte: Gorka Urbizu bertsio akustikoan, Borla eta Bidelapurrak. Gainera, egun osoan zehar, Saldiasko Talogileak, Makusiren puzgarriak, Sortzen elkartearen informazio eta material salmenta puntua, tonbola eta barra egongo dira.

Sortzen elkarteak ekimena aurrera eraman duten guraso eta boluntario guztien lana eskertu dute eta auzolana sendotzen jarraitzera dei egin dute.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskal eskola publikoa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Gurasoen federazioa ere atera da segregazioaren kontrako mahaitik
"Ondorioak eztabaidaren aurretik ezarrita daudela dirudi"

2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.