Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren alde, eta beren umeak lehenengo aldiz hezkuntza sisteman matrikulatu behar dituztenei, baita gizarte osoari ere, eskola publikoa hautatzeko arrazoiak helarazi nahi dizkiegu:
Eskola publikoa gure ondoan dugu, auzoan eta herrian integratua, komunitate izaera bultzatuz; gertukoa izanda jasangarria da, familiarra, eta parte hartzailea, barruko zein kanpoko ekarpenei irekia; ume guztiak hartzen ditu bere altzoan eta gaurko jendartean bizitzeko tresnak ematen dizkie txiki-txikitatik, ezberdinen arteko elkarbizitza egunerokoan gauzatuz, aniztasunak aberastu egiten gaituelako. Ez dago lotuta inongo sinesmenari eta doakoa da. Euskalduna da eta etxeko hizkuntza edozein dela, euskara izango dute topagune eta euskal kultura ardatz. Azkenik, kohesio sozialaren tresna ezinbestekoa dugu: herriaren eskola baita, gure eskola. Horrela adierazi genuen pasa den urtarrilaren 18an, Tolosan, eskola publikoarekin konpromisoa duten pertsona esanguratsu askoren laguntzaz.
Karrantzako haranean, Gasteizko auzoetan, Anbotoko magalean, Goierriko herrietan, Arabar Errioxako mahastien inguruan, Lodosako lurretan, kresalak zipriztindutako Donostiako auzoetan, Aiaraldeko fabriken gerizpean, Bilboko itsasadarraren ondoko ikastetxeetan, Isuntza, Arrigorri edo Malkorbe hondartzak jolasleku diren haurren eskoletan, burdinaren herrietan, Meatzaldean, Aitzorrotz magaleko Debagoienako herrietan, Camile hartza Belaguako bailaran ibilitako bideetan… Bazter miresgarri horietan guztietan (eta gehiagotan) euskal eskola publikoa dugu zain.
Eskola publikoa, historian zehar irabazitako lorpenik handienetako bat, unibertsala eta berdintzailea den bakarra, ez da Jaurlaritzaren lehentasuna
Baina ezin dugu ahaztu garai txarrak datozela herritarren eskubideentzat orokorrean eta, bereziki, zerbitzu publikoen etorkizunerako. Eskola publikoa, historian zehar irabazitako lorpenik handienetako bat, unibertsala eta berdintzailea den bakarra, ez da Jaurlaritzaren lehentasuna. Osasun arloan gertatzen den bezala, neurriak hartzen ari da etengabe aukera pribatuei bidea errazteko eta publikoari murrizketak ezartzeko.
Politika pribatizatzaile honek diru publikoarekin hornitzen jarraitzen du leku askotan beharrezkoak ez diren ikastetxe pribatuak, alegia, eskaintza publikoa nahikoa den lekuetan eta sare pribatuaren eskola-plazen gain eskaintza baimentzen jarraitzen du; hezkuntza-planifikazioa bi sareak, pribatua eta publikoa, maila berean baleude bezala eginez. Betiko hitz politez haratago, hori da Hezkuntza Sailaren jokamoldea.
Baina irakaskuntza pribatuari ematen zaion euro bakoitza eskola publikoari kendu egiten zaio eta horra bideratzen den diru publikoak gizartearen sailkapena eta banaketa bultzatzen du ezinbestez.
Denon lana da zerbitzu publikoak defendatzea, osasun arloan, zaintzetan eta hezkuntzan ere, zerbitzu publiko horien guztien kalitateak jendartearen ongizate maila bermatzen baitu. Euskal Herri osoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere, Hezkuntzan, Eskola Publikoa da denona eta denontzat den zerbitzu publikoa.
Orain, EAEko ikastetxeetan matrikula egiteko garaia den honetan, asko gara Euskal Eskola Publikoaren aldeko hautua egiten dugunok. Gurea delako, etorri gurekin zu ere. Zoaz gertuen duzun eskola publikora, ezagutu, matrikulatu zure seme-alabak, eta parte hartu. Euskal Eskola Publikoan zure zain gaude.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen izenean, Maribel Lopez de Luzuriaga Alonso eta Koldo Zabala Atxa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]