Ernaiko kideak eta Topatuko Iraitz Salegi absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

  • Topatu.info-ko kazetari Iraitz Salegi eta Ernai gazte antolakundeko kide diren Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda, Gotzon Elizburu eta Mikel Button libre utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, auzipetuek ARGIAri jakinarazi diotenez.

Auzipetuak Madrilgo Auzitegi Nazionalaren aurrean

2015eko ekainaren 29an - 18:39

Guztiei "terrorismoa goratzea" leporatuta, fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak eskatutako 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra ezeztatu du Angela Murillok epaileak.

Topatu.info-k jaso zituen artikulu mamitsu honetan hiru egunez luzatu den epaiketaren gorabeherak. Protestak izan ziren Auzitegi Nazionaleko aretoan. Lehen saioan, Gasteizko Herri Harresiaren bizipenak bizirik zeudela, auzipetuek epaileari bizkarra eman zioten elkarri helduta. Ikusleen artean zeuden senide eta lagunak ere "euskal gazteria aurrera!" oihuka hasi zirela-eta, aretoa hustu zuten.

Kasuaren testuingurua

2013an, Gazte Danbadaren ekitaldiaren egunean, Xabier Lopez Peña preso politikoa espetxean hil izana salatu zuten. Hala azaldu zuen Ernaik epaiketaren data ezarri ondoren plazaratutako oharrean: “Frantziak eta Espainiak presoei ezarritako salbuespenezko neurriak salatu genituen bertan (Danbadan) bildu ginen gazte guztiok”.

Fiskaltzak eta AVT elkarteak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta, bina urteko kartzela zigorra eskatu zuten Ernaiko sei kiderentzat. Zazpigarren kidearentzat eta Iraitz Salegi eta Periko Solabarriarentzat urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuten. Azkenean, ordea, Periko Solabarriaren aurkako karguak epaiketa hasi aurretik kendu zituzten.

Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa

93 hedabidetako ia 472 kazetarik, argazkilarik eta kazetaritza irakaslek sinatu zuten Mozal Legearen gainetik, kazetaritza ez da delitua manifestua. Adierazi zutenez, "Topatu.info hedabidearen aurkako bidegabekeria eta ildo errepresiboan sakontzera dator Mozal Legea". Babes eta oihartzun handia lortu zuen ekimenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude