Irain arrazistak errepikatuz gero, Athleticeko jokalariek zelaia utziko dutela diote

  • Iñaki Williams Bilboko Athleticeko aurrelariak adierazi du irain arrazistak berriro jasoz gero, jokalari guztiek zelaitik alde egingo dutela, partidua bertan behera utzita.


2020ko martxoaren 3an - 12:01
Athleticeko zenbait jarraitzailek zabaldutako mezuak Williamsen aurkako irain arrazisten kasuaren ostean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Universo Valdano Espainiako telebista saioan Iñaki Williamsi egindako elkarrizketan ondorengoa adierazi du aurrelariak: "XXI. Mendean ezin dugu horrelakorik onartu. Azalaren kolorea, arraza, sexua… edozein motatako irainak onartezinak dira futbolean. Hobe ez errepikatzea, baina hala izanez gero, badakit jende askoren babesa izango dudala, Tenerifen gertatutakoaren ostean argi geratu zenez”.

Williamsek ez du zalantzarik zer jarrera hartuko duten horrelako beste kasu baten aurrean: “Jokalariok hitz egin dugu gaiaz eta berriz gertatuz gero [zelaian irain arrazistak jasotzea],  zelaitik alde egingo dugu eta berdin zaigu partida galdutzat ematen badigute ere, arrazakeriaren aurkako ostikada izango litzatekelako”,

Espanyolen aurkako partidan, Bartzelonan, Williamsek iran arrazistak jasan zituen Espanyoleko hainbat jarraitzaileren aldetik. Momentuan betan José María Sánchez Martínez epaileari jakinarazi bazioten ere partiduak aurrera jarraitu zuen. Ondoren kasuak zabalpen mediatiko handia izan zuen eta babes keinu andana jaso zuen Athleticeko aurrelariak.

 

Orain arte Espainiako gizonezkoen futbol ligetan bertan behera utzi den partidu bakarra Rayo Vallecano eta Albaceteren artekoa izan da. Jose Antonio Lopez Toca epaileak bigarren mailako partiduaren bigarren zatia ez jokatzea erabaki zuen, Roman Zozulia jokalari ukrainarrari hainbat jarraitzailek "nazi" deitzeagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!