Ipar Koreak ez du Olinpiar Jokoetan parte hartuko pandemia dela-eta

  • Ipar Koreak ez du Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko kirolariak koronobirusaren arriskuetatik babesteko.


2021eko apirilaren 6an - 11:41
Argazkia: Cesar I. Martins
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ipar Koreako Kirol ministroak iragarri duenez, herrialdeak ez du Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko "atletak koronabirusaren krisi globaletik babesteko". Olinpiar Batzordeak martxoaren 25ean egindako batzarraren emaitza izan da erabakia eta astelehen honetan argitaratu dute Ipar Koreako Kirol Sailaren webgunean.

Piongiangek, Kirol ministroak, Jokoetako partaidetza bertan behera utziko zuela susmatzen zen lehendik, herrialdeak berrogeialdi eta isolamendu sistema zorrotzak izan baititu. Hego Koreako Gobernuak ordea, Tokioko Olinpiar Jokoak bi estatuen arteko elkarrizketa berpizteko eszenatoki izatea espero zuen eta bi estatuen arteko adiskidetzean eta lankidetzan aurrerapausoak emateko itxaropena zeukatela adierazi du Gobernuaren bozeramaileak. Ipar Koreako gobernuaren erabakiak ordea, bertan behera utzi du gerturapena.

32. Olinpiar Jokoak 2020ko martxoan atzeratzea erabaki zen, hain zuzen ere, osasun krisialdiagatik. Aurten ordea, uztailaren 23tik abuztuaren 8ra bitartean egingo direla erabaki da baina joan den hilean Tokioko Batzorde Antolatzaileak esan zuenez, nazioarteko ikusleei Japoniara sartzea ukatuko zaie.

 

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...