Japonia zeharkatu duen misila jaurti du Ipar Koreak

  • Alarma guztiak piztu ditu astearte goizean Ipar Koreak jaurti duen misilak. Japonia gurutzatu du eta kalterik eragin ez duen arren, erasotzat jo du Shinzo Abe lehen ministro japoniarrak. Azken egunetan beste hiru misil proba egin ditu Ipar Koreak.


2017ko abuztuaren 29an - 11:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Misilak Japonia gurutzatu ostean, desegin eta Hokkaido uharte inguruan erori da inongo kalterik eragin gabe. J-Alert larrialdi egoera jarri dute martxan eta herritarrei kontuz ibiltzeko eta neurriak hartzeko eskatu diete japoniar agintariek.

Joan den hilabetean kontinente arteko misil proba egin ostean NBEk zigorra jarri dio Ipar Koreari eta AEBak buru, gerra hotz itxura hartzen ari den mehatxu kanpaina gora doa.

Ipar Korearen eta Japonia eta AEBen arteko krisia larritzearen arrazoi bakarra, ordea, ez dira korearren misil probak. Aste honetan bertan, Seuletik (Hego Korea) gertu 67.000 soldadu estatubatuarrek maniobra militar bateratuak egingo dituzte eta hori Pyongyanentzat onartezina da.

Edonola ere, azken ekintza honek NBEren segurtasun kontseiluko larrialdi bilera eskatzera eraman ditu Japonia eta AEBak. Trump presidenteak eta Abe lehen ministroak telefonoz hitz egin dute eta elkar babestuko dutela berretsi dute.

Trump oso mezu gogorrak botatzen ari da azken orduetan Ipar Korearen kontra, “sua eta amorrua” izango dutela esateraino.


Ipar Korea kanalean gehiago
2021eko uztailaren 20
Iparragirre pastorala

2021eko uztailaren 20
AUDIENTZIA LORTZEKO EDABEA

2016ko maiatzaren 18
Alejandro Cao de Benós. Ipar Korean mendebaldeko ahotsa
“Kapitalismoari ‘oihana’ deitzen diogu: jendeak jendea jaten duen lekua”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.