Ipar Koreako kanpo harremanetarako idazkariak hitzaldia emango du Donostian

  • Alejandro Cao de Benós Ipar Koreako kanpo harremanetarako idazkariak hitzaldia emango du Donostiako Garoa Kultur Laben. Bera da Kim Jong-un jeneral eta estatuburuaren aginduetara ari den atzerritar bakarra.

Alejandro Cao de Benós kataluniarra da Ipar Koreako kanpo harremanetarako idazkaria.

2016ko maiatzaren 4an - 11:15
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ipar Korea maiz agertzen da Mendebaldeko hedabideetan baina albisteak gutxitan etortzen dira herrialdeko iturri zuzenen bidez.

Herrialde Katalanetan sortua, Espainiako egitura komunistetan hasi zuen bere ibilbide politikoa. Berak adierazi izan duenez, Ipar Koreako sistema politikoak liluratu zuen ondoren, eta pixkanaka herrialde asiarreko erregimenera hurbildu zen, baita egun daukan postu garrantzitsua lortu ere.

Maiatzaren 6an da hitzordua 19:00etan Groseko Zabaleta kaleko liburu denda eta kultur espazioan. Sarrera doan da, lokala bete arte.

Informazio gehiago

Ipar Koreako sistema politikoaren berezitasunak xehetasun handiz aztertu zituen Iker Blasek ARGIAren 2.160. zenbakian argitaratutako erreportajean.    


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.