Tentsio-gorakada bi Estatu korearren artean

  • Ipar Koreak mugako lotura-bulegoa eraitsi du, azken asteotan Hego Koreatik jaso dituen “probokazioei” erantzuteko asmoz.


2020ko ekainaren 16an - 11:24
Lotura-bulegoaren suntsipena. Argazkia: Reuters Argazkia: Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hego Koreako JTB komunikabideak informatu duenez, Ipar Koreak Kaesongeko lotura-bulegoa suntsitu du, bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak ezartzeko balio zuen eraikina. 2018ko Panmunjomgo Adierazpenaren sinaduraz geroztik enbaxada moduan funtzionatu du 38. paraleloko Gune Desmilitarizatuan. Ekintza horrek Seul eta Piongiangeko harremanen urruntzea suposatzen du beraz, joan den ekainaren 8an Ipar korearrek iragarri zuten bezalaxe.

Hego Koreako Gobernuak bitartean, Segurtasun Nazionaleko Kontseilua bildu du gertakarion harira. Piongiangek salatu duenez, Seulek “ez du nahikoa egiten” desertore taldeek iparraldera panfletoak jaurti ez ditzaten. Jarduera horiek azken 2018ko akordioak bortxatzen dituztela identifikatu du Ipar Koreak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar Korea
2021eko uztailaren 20
Iparragirre pastorala

2021eko uztailaren 20
AUDIENTZIA LORTZEKO EDABEA

2016ko maiatzaren 18
Alejandro Cao de Benós. Ipar Korean mendebaldeko ahotsa
“Kapitalismoari ‘oihana’ deitzen diogu: jendeak jendea jaten duen lekua”

Eguneraketa berriak daude