Xuban Zubiria Elexpe
1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
Korea sufrimenduaren istorio eta Historia
Atalak: Sailkatugabeak
Txina eta Japoniaren arteko tentsioa berpiztu dela argitaratu dute komunikabide desberdinek. Mendebaldeko potentziak Ipar Koreari begira daude, traizioa egotzita Kim Jong-unen gobernuak beronen osaba exekutatu ostean. Urte hasieran Koreako penintsulan bizitako tentsio uneen ostean behin da berriz hitz egin da Ipar Koreak munduarekiko suposatzen duen arriskuaz.
Korea II. Mundu Gerra arte Japoniar Inperioak gogor zapaldutako lurraldea izana da. Japoniarren basakeriak ez ziren amaitu 1945eko Abuztuaren 15an errendizioa sinatu arte. Japoniako inperioaren deuseztea aprobetxatu zuten Sobietar Batasunak eta AEBk Korea okupatzeko. Geroztik, Korea zatituta geratuko da potentzia arrotzen erruz: 38 paralelo famatuaren iparraldean sobietarrak eta hegoaldean amerikarrak. Batasunerako saiakerak bizi izan zituen Koreak hurrengo urteetan baina ez zen bi aldeen arteko hitzarmenik etorri.
Tropa japoniarrak Korean
1948. ko abuztuaren 15ean, amerikarrek Hego Koreako errepublika sortu zuten, errepublikaren buru Syngman Rhee jarriaz, japoniarren aurkako borrokaren sinbolo izan zen gizona. Aldi berean Ipar Korean SESBk Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren subiranotasuna errekonozitu zuen. Errepublikaren buruzagitza 1932. urtetik Japoniako inbasioaren aurkako borrokan zeraman Kim IL Sung gerrillari komunistak hartuko zuen.
Amerikarrak hegoaldetik ez bezala, sobietarrak joan egin ziren Ipar Koreatik. Hurrengo urteak tentsioz beterikoak izango ziren, bi aldeen arteko harremanak nabarmen okertuaz. Probokazioek ez zuten etenik izan, harik eta Kim Il Sungek erasoari ekin zion arte 1950. urteko udan.
Ipar Koreak erasoari ekin bezain laster etorri zen amerikarren interbentzio militarra. Interbentzioak indarrak berdindu zituen. Urriaren hemeretzirako Pyonyang hartuko zuten MacArturren tropek. Baina orduan hirugarren potentzia bat sartuko zen gerran: Txinatar Boluntarioen Armada, Ipar Korearen arnas birika izango zena. Armada txinatarrak hainbat aldiz amerikarrak gainditu ostean frontea 38 paraleloaren inguruan finkatu zen.
Polizia postuak 38 paraleloan
Honek ez zituen gelditu, ordea, AEBetako armadak Ipar Korean sistematiko egiten zituen bonbardaketak, gizarte zibila lur azpian bizitzera behartzeraino. Aditu askoren ustez amerikar armadak bonba gehiago jaurtiki zituen Koreako Herri Errepublikaren aurka Hitlerren Alemaniaren aurka baino.
Amerikarren bonbardaketa gogorren adibide bat
Azkenean bake armistizio bat sinatuko zen 1953ko Uztailaren 27an Panmunjonen. Geroztik 38 paraleloak banatu izan ditu bi Koreak. Armistizioa ez da bake itun bat, ordea, eta gaur egun Ipar Korea gerran dago Hego Korea eta AEBekin. “Yankien” makinaria militar guztiak Hego Korean jarraitzen du. Aldiz, Ekialdeko blokearen erorketak eta Txinaren liberalizazio prozesuak umezurtz utzi dute Ipar Korea. Bidean bakarrik aurrera egiten duen erregimen pertsonalista itxi batean bilakatu delarik.
Amerikarrek Hego Koreako erabaki militar eta politiko guztietan hartzen dute parte. Hego Koreako hainbat gobernuk bultzatutako “Sunshine Policy”aren bidezko hurbiltze politikak ere boikotatu izan ditu Etxe Zuriak.
http://www.youtube.com/watch?v=gBG3Dt4oSCU