Ipar Euskal Herriko tren geltokietako salmenta guneak itxi ez ditzaten exijituz, borroka abiatuko dute sindikatuek

  • Ipar Euskal Herrian tren geltokietako zazpi salmenta gune ixteko asmoa dagoela salatu dute CGT, Sud Rail eta Unsa sindikatuek. Itxierak lau lanposturen galera ekarriko luke, eta baita zerbitzuaren irisgarritasuna zailtzea eta geltokien "deshumanizatzea" ere, sindikatuen arabera.


2023ko urtarrilaren 09an - 11:42
Azken eguneraketa: 13:04

CGT, Sud Rail eta Unsa sindikatuek agerraldia egin zuten ostegunean Baionan. Jakinarazi dutenez, tren zerbitzuen kudeaketaz arduratzen den Frantziako Gobernuaren SNCF enpresak Ipar Euskal Herriko hainbat tren geltokitako salmenta guneak ixteko asmoa du. Hala eginez gero, kaltetuak izango lirateke Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Akiz; sindikatuen arabera, bertako zazpi leihatila dira desagertzeko arriskuan daudenak, eta horien ixteak lau lanposturen galera ekarriko luke.

Sindikatuek agerraldia baliatu dute elkarteak, alderdiak, eta Elkargoko zein Frantziako Gobernuko hautetsiak egoeraz ohartarazteko eta interpelatzeko. Ohartarazi dute enpleguaren eta zerbitzu publikoaren aurka egiten dutela SNCFren asmoek, eta berekin ekarriko luketela geltokiak oraindik gehiago deshumanizatzea eta zerbitzuaren irisgarritasuna zailtzea.

Aipatu deshumanizazioa 2013tik martxan dagoela azpimarratu dute, eta prozesu horren adierazletzat jotzen dituzte azken urteetan egindako aldaketak: leihatiletako ordutegien murriztea eta erabiltzaileak bitarteko digitalak erabiltzera behartzea, adibidez. "Horrela, SNCFk hesteak justifika ditzake, Internet bidezko salmentaren eztandarekin justifikatuz. Erabiltzailea, beraz, saltzaileen ordez lana egitera behartua da, txartela merkeago ordaindu gabe", salatu dute. Ohartarazi dutenez, deshumanizazio hori berria ez bada ere, balizko salmenta guneen itxierak sakondu egin dezake. "Murrizketa horiek ondorio kaltegarriak dituzte ematen diren informazioetan, harreran eta beste hainbat gauzatan, hala nola elbarrituak diren pertsonen laguntzan, adibidez", gehitu dute.

Gauzak horrela, leihatilen itxieren aurrean borroka egiteko asmoen berri eman dute. Horrez gainera, iragarri dute SNCFko eskualdeko zuzendariarekin eta Akitania Berriko Eskualdeko exekutiboarekin bilkura bat egiteko asmoa duela Eskualdeko Trenbideetako Zaintza Komiteak. Komitea osatzen dute hainbat erabiltzaile elkartek eta eragile politikok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Sektore publikoan greba: 150.000 langile kalera ateratzera deitu dituzte sindikatuek

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.


Eguneraketa berriak daude