Astelehenean epaitu dute Aintzane Mendia Tubacexeko langilea, greba bitartean jazotako gertakari batzuengatik. Auzipetutako zenbait lankide Amurrioko epaitegian zeudela, kanpoan zirenen aurka oldartu zen Ertzaintza. Ostean identifikatu eta atxilo eraman zuten Mendia, eta autoritatearen aurkako atentatua leporatuta, 15 hilabeteko espetxe-zigorra eskatzen diote orain. Mendiak zein LAB sindikatuak salatu dute muntaia poliziala dela.
Astelehenean epaitu dute Aintzane Mendia, 2021eko ekainaren 17an Amurrioko epaitegien aurrean jazotako gertakarien harira. Ordurako lau hilabete zeramatzaten greban Tubacexeko langileek, eta auzipetutako zenbait lankide epaitegietara deituak zeuden egun horretarako. Lankideei elkartasuna adieraztera gerturatuak ziren hainbat grebalari, eta Poliziaren eta langileen artean giroa nola tenkatu zen kontatu dio Naiz-i Mendiak: "Lasai geunden. Elkarrekin hitz egiten, behin lankideak epaitegira sartu zirela. Bat-batean Ertzaintza etorri eta gure aurka hasi zen. Noraino atzeratu behar ginen ezarri zuten. Hori bete arren, bultzaka hasi ziren indarkeriaz". Ertzaintzaren oldarraldiaren ondotik identifikatu eta atxilo eraman zuten Mendia, eta LAB sindikatuak salatu du lesioak eragin zizkiotela modu bortitzean eramateagatik. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote orain, autoritatearen aurkako atentatua leporatuta.
"Ertzaintzaren istiluen aurkako agente batek leporatzen dit paparrean ukabilkada jo izana. Sinesten gaitza da, kontutan izanik baldintzak eta jantzita eramaten dituzten ezkutu babesleak", azaldu dio auzipetuak El Salto-ri. Mendiak itzulingururik gabe salatu du bere aurka abiatutako prozesu judiziala langile klasearen aurkako enegarren muntaia poliziala dela: "Ez naiz muntaia polizial baten biktima izan den langile bakarra, ez naiz izan lehena, eta ez naiz izango azkena. Honakoa langile klasearen aurkako beste muntaia polizial bat da; dena pairatu behar duen klasea gara, covid-etik hasi eta gerraraino, goikoak beti bezala edo lehen baino hobeto bizi diren bitartean".
Iritzi berekoa da LAB sindikatua, publiko egindako idatzian adierazi baitu Mendiari leporatzen dizkioten gertakariak "beste muntaia judizial" bat direla, "Tubacexeko grebatik sortutako elkartasun guztia kriminalizatzeko". Sindikatuak Tubacexeko langileen aurkako kriminalizazio-estrategia zabalago baten baitan kokatu du Mendiaren kasua, zeinaren helburua litzatekeen "Greban aktiboki parte hartu zutenak eta euren lanpostuak defendatzeko eskubidea erabili zutenak zapaltzea". Kriminalizazioaren munta islatzeko, Tubacexeko grebalariek pairatu duten errepresioaren gaineko zifrak eman ditu: 25 langilek baino gehiagok jaso dituzte isunak eta inputazioak, 25.000 euro baino gehiago ordaindu behar izan dituzte isunetan –600 eta 3.000 euro arteko isunak jaso dituzte–, eta zazpi pertsonaren aurkako espetxe-eskaerak egin dituzte.
"Jasaten ari garen jazarpen guztiekin errepresioaren mezua bidali nahi badute ere, guk oso argi daukagu: langileen borroka kriminalizatzen saiatu arren, gure lanpostuen eta lan-eskubideen alde borrokatzea ez da delitua. Errepresio guztiaren aurrean: batasuna eta elkartasuna. Tubacexeko grebarekin langileok egiaztatu ahal izan genuen bezala, bidegabekerien aurrean langileen borroka da bide bakarra", adierazi du LABek. Zentzu horretan, mobilizazioa deitu du astelehen goizean Arabako Probintzia Auzitegiaren aurrean, Mendiari elkartasuna adierazteko, eta beronen absoluzioa exijituz.
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]
Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]
11:30ean burutu du Poliziak desalojoa, atea rotaflexarekin ireki eta barruan zeuden pertsonak aterarazi ondoren. Ertzaintzak pertsona bat zauritu du buruan eta furgoneta batean eraman du. Herritarren "babes itzela" eta Ertzaintzak erabilitako "biolentzia handia"... [+]
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]