Instituzioek migratzaileekin duten utzikeria salatzeko ‘Txantxafrika’ abestia egin dute

  • Txantxarreka gaztetxetik igarotzen diren migratzaileekin batera sortu dute abestia.


2018ko abuztuaren 29an - 12:12
Abestiaren grabaketan ateratako argazkia (Argazkia: Txantxarreka)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abuztuaren 10etik Donostiako Antigua auzoko Txantxarreka gaztetxeak hainbat migratzaile hartu ditu. Gune segurua, janaria, arropa, euskara klaseak, eskaintzen dizkiete besteak beste, Gurutze Gorriak eta udala hiru egunez hartu eta gero kalean uzten dituen migratzaileei.

Instituzioei presioa egiteko hainbat ekintza egin dituzte (prentsaurrekoak, elkarretaratzeak, manifestazioak) baina instituzioen jarreran aldaketarik ez dagoenez, protesta kanta bat egin dute jendearengana errazago helarazteko eta instituzioei presioa egiteko.

Oraindik beharrak asetzeko zaintzak betetzea falta zaie eta hainbat premia material: 40 zenbakitik gorako oinetakoak, galtzak, mantak, izarak, motxilak, arropa zabaltzeko pintzak eta frantsesezko liburuak., besteak beste.

 

 

Beharren lista zabalagoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!