Txantxarreka gaztetxetik igarotzen diren migratzaileekin batera sortu dute abestia.
Abuztuaren 10etik Donostiako Antigua auzoko Txantxarreka gaztetxeak hainbat migratzaile hartu ditu. Gune segurua, janaria, arropa, euskara klaseak, eskaintzen dizkiete besteak beste, Gurutze Gorriak eta udala hiru egunez hartu eta gero kalean uzten dituen migratzaileei.
Instituzioei presioa egiteko hainbat ekintza egin dituzte (prentsaurrekoak, elkarretaratzeak, manifestazioak) baina instituzioen jarreran aldaketarik ez dagoenez, protesta kanta bat egin dute jendearengana errazago helarazteko eta instituzioei presioa egiteko.
Oraindik beharrak asetzeko zaintzak betetzea falta zaie eta hainbat premia material: 40 zenbakitik gorako oinetakoak, galtzak, mantak, izarak, motxilak, arropa zabaltzeko pintzak eta frantsesezko liburuak., besteak beste.
Beharren lista zabalagoa: