Donostiako Txantxarreka Gaztetxea errefuxiatuentzako “gune segurua” bihurtzea erabaki dute

  • Irungo gaztetxe Lakaxitak egin duen bezala, Donostiako Txantxarreka gaztetxea ere errefuxiatuen betebeharrak asetzeko prest azaldu da.


2018ko abuztuaren 10ean - 09:30
Gaztetxeko iazko asanblada bat (Argazkia: Txantxarreka)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Azken egunetan gai mediatikoa bihurtu baldin bada ere, instituzioak ez dira gai pertsona hauen oinarrizko beharrak asetzeko. Badirudi Donosti Cup-en 5.000 gazte jasotzen indar guztiak xahutu zituztela. Honen aurrean herritarrok antolatu eta erantzun duin bat ematearen beharra ikusi dugu”, adierazi dute sare sozialetan zabaldutako oharrean.

Hiriko pertsona anonimoak elkartu dira errefuxiatuei laguntzeko eta instituzioei presio egiteko. Talde hau Antigua auzoko Txantxarreka gaztetxearekin harremanean jarri eta gazteak laguntzeko prest azaldu dira.

Sare sozialen bitartez zabaldu dutenez Txantxarreka Gaztetxea errefuxiatuentzako “gune segurua” bihurtzea erabaki dute eta bilera irekira deitu dute ostiralean 17:30ean, abuztuak 10.

Jendeari gaztetxera gerturatzeko eskatu diote janaria, medikamentuak, elkartasuna eta maitasuna eskaintzeko, besteak beste. Antigua auzoaren elkartasuna espero dute: “Guzti hau ez da aurrera aterako laguntza sareko eta Txantxarrekako kideekin bakarrik. Denon laguntza beharrezkoa da! GOAZEN ANTIGUO HARRERA-AUZO BIHURTZERA!”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!