“Inposaketan ari da Mercedes, eta ez gaude hori onartzeko prest”

  • Azken kaleratzeen harira, mobilizazioak egingo dituzte. Ekoizpenean iragarri den jaitsierak enpleguari eragingo ez diolakoan dago Gebara.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 21ean - 10:49
Mercedesi kaleratzeak garesti atera behar zaizkiola uste du Gebarak, hori plantilla osoarentzat ona izango delakoan (Argazkia: Juanma Gallego)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lanuzteak iragarri ditu Mercedes-Benzeko enpresa-batzordeak, zuzendaritzak otsailean kaleratutako hiru langileak berrartu ditzala eskatzeko. Ez da azken hilabeteotan izan duten gatazka bakarra. Enpresa-batzordeko presidente Igor Gebarak (ELA) argi du zuzendaritzari mugak jarri behar zaizkiola, enpresak "izaera diktatoriala" duela iritzita.

Langileen asanblada egin duzue duela gutxi Buesa Arenan. Zer erabaki duzue?

Bereziki plantilla nola zegoen jakin nahi izan dugu, kontuan izanda azken 20 urteetan mobilizazio handirik egin ez duen plantilla dela. Goizez zein arratsaldeko txandetan, 800 langile inguru bildu gara. Egia da orain arte egin ditugun elkarretaratzeetan baino jende dezente gehiagok parte hartu duela, baina, halere, oraindik kopurua ez da nahikoa, 5.000 langile dituen enpresa batean gaudela kontuan izanda. Langileak konbentzitu behar ditugu: edo mobilizazioetara jotzen dugu edo kaleratze gehiago egon daitezke etorkizunean. Enpresak ikusten badu plantillak ez duela indar nahikorik, gureak egin du. Bestetik, batzordeari hainbat kexa egin dizkigute, iraganean gertatu diren hainbat gauza direla eta. Dena dela, horiek iraganeko kontuak dira: batzordeko partaideen %90 baino gehiagok horrelako egoerei erantzuteko erabaki bat hartu dugu, eta hortik aurrera abiatu nahi dugu ibilbide berria.

Nolakoak izan dira kaleratze horiek?

Joan den otsailean Mercedesek hiru langile finko kaleratu zituen, eta  agerikoa da bidegabeko kaleratzeak izan direla. Hirurek jaso zituzten  gutunak berdin-berdinak izan ziren, arlo desberdinetan lan egiten zuten arren. Aurretik kaleratze solteren bat egon da, baina lehen aldia da hiru batera kaleratzen dituztena. Bidegabeak zirela jakinda ere, enpresak esan zigun legea alde zuela nahi zuena egiteko, epaileak zehazten duen kalte-ordainketa egite soilarekin.

Zein da adostu duzuen plana?

Sei sindikatuok adostu dugu ez dugula bidegabeko kaleratzerik onartuko. Horren jarraipena egiteko batzorde bat eratu dugu, eta protokolo bat zehaztu dugu, arian-arian indartzen joango diren  dinamika eta mobilizazioak jasotzen dituena. Kasu honetan, hilaren 27an izango den lehen epaiketarekin batera, lanuzteak deitu ditugu. Norberaren esku egongo da, noski, enpresak eskainitako kalte-ordaina onartu ala ez. Baina Mercedes oso diktatoriala da, eta kaleratzeak  garesti atera behar zaizkio.

Kaleratze horien atzean bestelako motibaziorik ikusten al duzue?

Tentuz ibiltzeko abisua da hori. Azken urteetan Mercedesek mila bat langile finko egin ditu, eta hiru hauek multzo horretan zeuden. Behin-behinean ari direnean, langileak gogotsuago aritzen dira, baina finkoa egitean, erlaxatu egiten dira, eta borondatearen eremuan sartzen diren gauzak egiteari uko egin ahal diote. Hori normala da: sukarrarekin lanera joandako langileak ikusi ditut nik, behin-behineko egoeran zeudelako. Behin kontratu finkoa izanda, suposatzen dut baja hartuko luketela. Lan legediaren arabera, ebentuala izan ala ez, horrek ez luke eraginik izan behar; zoritxarrez, gauzak ez dira horrela.

Kaleratzeena ez da salatu duzuen egoera bakarra...

Hala da. Asanblada kaleratzeen harira deitu badugu ere, azken hilabeteotan enpresak aldebakarrez egindako erabakiei aurre egin behar izan diegu. Horietako batzuk epaitegietan daude. Adibidez, ez da onargarria ostiral batean langileek haien norbanako oporrak sinatzea eta hurrengo asteartean enpresak iragartzea oporrak kolektiboak izango direla. Bestetik, etxera bidaltzen gaituzte, esanez ez dela ekoiztuko, baina gero ekoizten da... nahasmen izugarria dago, eta langileak gara hori ordaintzen dugunok. Denok ulertzen dugu malgutasuna beharrezkoa dela, baina malgutasun hori ez da beti egon behar lana eta familiaren arteko bateragarritasunaren kontura. Eta sortu diren beste gatazketan, enpresa da azkenean bere irizpidea inposatzen duena. Inposaketaz inposaketa gabiltza, baina ez gaude egoera hori onartzeko prest.

Ekoizpenean murrizketak iragarri ditu Mercedesek. Beldur zarete horrek enpleguan eragingo ote duen?

Azken urteetan errekor zenbakietan gaude. Momentuz, ekoizpena gutxitzeak oporrei eragingo die: hiru hilabeteetan 300 lanpostu inguru sortu behar ziren oporraldiak ordezkatzeko. Baina, orokorrean, orain dauden zifrak ikusita, egoerak ez lioke enpleguari eragin behar. Beste kontu bat da uda eta gero zer gertatuko den.

Ibilgailu elektriko berria iragarri dute. Horrek egoera hobetuko du?

Suposatzekoa da baietz, baina, egia esanda, ez dakigu benetan merkatuan zer onarpen izango duen. Elektrikoen inguruan zalantza ugari daude oraindik. Enpresak askotan esan digu elektrikoak ez direla etorkizuna, ez dagoelako materiak nahikoa horiek ekoizteko, eta, behin iraungita, baterien kudeaketa oso zaila izango delako. Badirudi hidrogenoaren aukera hobea izango dela. Dena dela, errekuntzako motorrei oraindik denbora asko geratzen zaie. Gaurko motorrek ez dute zerikusirik duela hainbat urte egiten zirenekin.  

Nolakoa da instituzioen jarrera?

Niri pertsonalki huts egin didate. Mercedesen kontratu masiboak egiten hasi zirenean, lan ikuskaritzan salaketa jarri genuen eta enpresak 550 kontratu finko egin behar izan zituen. Baina iruzurra mantentzen da. Barne mailan politikari guztiek onartzen dute egoera, baina ez dira ausartzen Mercedes ukitzera. Nahi zaiona egitea onartzen zaio.

 

Elkarrizketa hau Arabako Aleak argitaratu du, eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela “baieztatu” beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Eguneraketa berriak daude