Inor ere ikusi ez zuen gizona

  • Jexux Eizagirre Portillok Txinako ipuin zaharrak bildu, hautatu eta hauen bertsioak idatzi ditu. ARGIAk egunean ipuin labur bat jarriko du irakurgai, eta ikusentzun ere egin ahalko ditugu, Pako Izagirre Irureren ahots ederrez irakurriak eta Maitane Gartziandiaren ilustrazioek jantziak.


2020ko apirilaren 10ean - 18:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bazen behin gizon bat, Chi lurraldean, beti zegoena, gau eta egun, urregorriaren egarriak. Egun batez, arroparik garestienak jantzi, eta hemen non datorren azokara. Urregorria saltzen zuen dendariaren postura iristean, piezarik handiena hartu eta han ziak eta baziak ihesi, etxera bidean.

Preso hartu zuen soldaduak galdetu zion:

– Nolatan lapurtu duk piezarik handiena, azokako jende guztiaren aurrean?

– Lapurtu dudanean – erantzun zuen –, ez diat inor ere ikusi. Urregorria besterik ez diat ikusi.


Irakurri gehiago: Literatura Kultura Txina Nazioartea Asia
Literatura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...