Ertzain batek Eusko Jaurlaritzako abokatuekin testigantza prestatu zuela onartu du

  • Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen gauean polizia operazioan zegoen ertzainetako batek, auzitegian eman beharreko testigantza adosteko Eusko Jaurlaritzako abokatuekin eta Ertzaintzako nagusiekin bildu zela aitortu du.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko urriaren 25an - 12:13

Ertzainak protagonista izan dira protagonista asteazkeneko saioan; 7422 zenbakidun agentearen deklarazioak markatu du arratsaldeko saioa.

Aurretik deklaratu zuten beste agenteen bide beretik zihoan testigantzak, 180 graduko bira eman zuen akusazio partikularrak deklarazioa adosteko Eusko Jaurlaritzako abokatuekin edo Ertzaintzako nagusiekin bildu zen galdetu ziotenean. Lekukoak baiezko erantzuna emanik amaitu zuen bere txanda.

Auzitegian presente zeuden pertsonak zur eta lur gelditu arren, bat baino gehiagok susmatu zuen ordurako lekukoek deklarazioetan egia esateko betebeharra ez zirela betetzen ari: Inork ez zuen agintaririk entzun tiro egiteko agindua ematen; pilotak jaurti aurretik ohartarazpen oharrak eman zutela esan zuten denek; eta apenas ikusi zuten inor tiro egiten.

Egun osoan deklaratu zuten ertzainen bertsioen antzekotasunak ere epaimahaiko kideen arreta deitu zuen hasieratik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude