Ingelesa euskara baino azkarrago hazten ari da NUPen

  • Shakespeareren hizkuntza askoz azkarrago hedatzen ari da Nafarroako Unibertsitate Publikoko geletan zehar Axularrena baino: 2013-2014 ikasturtetik %39 handitu da ingelesezko ikasgaien eskaintza.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko urriaren 23an - 08:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskarazkoena, aldiz, %10 besterik ez. Esan gabe doa gaztelera dela nagusi, ikasgaien %60arekin.

NUPek 1.178 ikasgai eskaintzen ditu gazteleraz (%60), 250 euskaraz (%20), 221 ingelesez (%18) eta 20 frantsesez (%2). Ikasgai horietatik guztietatik 927 hizkuntza bakarrean eskaintzen dituzte (848 gazteleraz, 55 ingelesez, 20 frantsesez eta lau euskaraz), 248 bi hizkuntzatan (164 gaztelaniaz eta euskaraz eta 84 gaztelaniaz eta ingelesez) eta 82 ikasgai hiru hizkuntzetan.

Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultateak eskaintzen du euskarazko ikasgai gehien: guztien erdia, hain zuzen ere. Gakoa da Haur  Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak osoki euskaraz egin daitezkeela. Industria eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Eskolan ikasgaien %16 egin daitezke euskaraz, eta Nekazaritza Ingeniarienean, %13.

Ingeles gehien erabiltzen duten fakultateak, aldiz, Enpresa eta Ekonomia Zientzietakoa eta Industria eta Telekomunikazio Goi Teknikariena da, hurrenez hurren, ikasgaien %34arekin eta %20arekin.

(Albiste hau Euskalerria Irratitik hartu da CC lizentzia baliatuta. Hemen originala).


Utzi erantzuna
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude