Info7 irratia, 10 urte uhinetan

  • 10 urte dira Info 7 irratiak emititzeari ekin zionetik. Urteurrenaren karietara urte osorako ekimenak atondu dituzte, ‘Entzutekoa da, kontatzeko gaude’ lelopean.


2016ko urtarrilaren 27an - 09:39
Asteazkenean tarte berezia egingo diete irratiaren hastapenetan aritu ziren lankide ohiei eta orain arteko entzulerik leialenei.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2006ko urtarrilaren 27an jarri zen martxan Info7 irratia. Hori dela eta, asteazkeneko saio guztietan urteurrena hartuko dute hizpide. Kalegorrian saioak, albistegi nagusiak, Zebrabidea magazinak eta iluntzeko Gakoa albistegiak irratiaren hamargarren urtebetetzea izango dute ardatz. Tarte berezia egingo diete irratiaren hastapenetan aritu ziren lankide ohiei eta orain arteko entzulerik leialenei.

Baina ospakizuna ez da egun bakarrekoa izango: urte osoan hainbat ekimen egingo dituzte, ‘Entzutekoa da, kontatzeko gaude’ lemapean. Besteren artean, urteurrenaren abesti propioa sortuko dute, saio bereziak egingo dituzte Euskal Herriko hiri nagusietan, eta uda partean urteurren jaia izango da.

Irratiko kideen arabera, bazkide eta entzuleekiko konpromisoa berritzeko urtea izango da. Horrez gain, FM bidez legez emititu ahal izatea izango dute helburu. Euskal Herriko hiri eta herri batzuetan badute FM frekuentzia, baina bestela soilik internet bidez entzun daiteke.

#10urteInfo7 traolarekin jasoko dituzte urteurrenari buruzko mezuak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025-10-16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude