Indarrean da Navarra Sumaren euskara ordenantza Iruñean

  • "Elebitasun asimetrikoa" ezarri du Iruñeko Udalak ordenantza berriarekin. Besteak beste, aukerazkoa izanen du udalak lanpostuak betetzeko euskara baloratzea eta %75 murriztuko du euskararen presentzia udal iragarkietan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 23an - 15:44
Joan den azaroan euskalgintzako eragileek Iruñeko udaletxearen aurrean protesta egin zuten arauon kontra. (Argazkia: Euskalerria Irratia)

Astelehenean sartu da indarrean Iruñeko Udalean eta haren sektore publiko instituzionalean euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantza berria. Azaroan azaldu zuen Enrique Maia alkateak ordenantza aldatzeko asmoa. "1997ko ordenantza berreskuratu dugu, ia bere osoan", azaldu zuen orduan. 1997an onartu zuten aurreko euskararen ordenantza. 2019ko arauak ordezkatu zuen, lauko gobernua agintean zela. 97ko testu hori abiapuntutzat hartu du koalizio espainiazaleak ordenantza berria egiteko. PSNren botoekin onartu zuten aldaketa osoko bilkuran

Udalak azaldu duenez, arauak "elebitasun asimetrikoa" ezartzen du administrazioen arteko eta herritarrekiko harremanetan, eta hizkuntza baten edo bestearen erabilera hartzailearen borondatearen menpe jartzen du.

Irizpide orokor gisa, Iruñeko herritarrek udaletxera jotzeko eskubidea dute, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz, ahoz edo idatziz. Administrazioak ahozko elkarrizketetan hasieran erabilitako hizkuntzan erantzungo die, edo gaztelaniaz, edo bi hizkuntzatan, idatzizko komunikazioetan.

Era berean, zioen azalpenean jasotakoaren arabera, testuak elebitasuna arautzen du udal-irudian, informazioaren xede den eremu pertsonalaren arabera bereiziz, eta euskararen presentzia publizitate-iragarki guztien %25era arte murriztu du, 2019ko maiatzetik indarrean dagoen arauak ezartzen duen% 100aren aldean. Era berean, testuak aukerakotzat jotzen du toki-erakundeko lanpostuak betetzean euskara baloratzea. "Betiere euskararen ezagutza behar duten lanpostuak daudela bermatuz, baina ez oro har deialdi guztietan", argitu dute.

Ordenantzak, azalpen berean, euskara hiriko berezko bi hizkuntzetako bat dela jasotzen du, eta Udalak konpromisoa hartzen du hura sustatzeko behar diren neurriak hartzeko, hizkuntza gutxitua eta kultura-ondarea baita, eta arreta berezia behar baitu hura mantentzeko eta erabiltzeko.

Zentzu horretan, edukiak egokitu egiten dira, eta Iruñeak "eremu mistoa" izenekoarekin bat egiten du. Martxoaren 5ean egindako osoko bilkuran onartu zuten behin betiko araua. Haren testuak eta garapenak bat egiten dute Euskararen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen printzipio eta xedapenekin eta 103/2017 Foru Dekretuaren bidez onartutako haren garapen-erregelamenduan ezarritakoarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude