Indarkeria poliziala eta gazteen kriminalizazioa salatuko dituzte Irungo Mosku auzoan

  • Larunbat gauean, goizeko ordu batak puntuan, tabernak itxi eta berehala polizia Irungo Mosku plazan zeuden gazteak jipoitzen hasi zela salatu du Mosku Defendatu plataformak. Iskanbilarik ez zen arren, polizia zain zegoela ohartarazi du plataformak: “Kolpeak, ubeldurak, garrasi eta errespetu faltak… Ulergaitza den proportziorik gabeko indarkeria eta bortizkeria” kritikatu eta gazteen kriminalizazioa salatu du. Elkarretaratzea deitu dute auzoan, astearte arratsaldean.


2020ko urriaren 06an - 16:10
@kalani1915
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Topiko desitxuratuez nazkatuta

Bortizkeria pasarte horren aurretik inongo iskanbilarik gertatu ez zela baina Erne Euskal Poliziak gazte=kriminal ekuaziora jo duela deitoratu du plataformak. Gertaturikoa kontatzeko, “radicales (…) increpan a la Ertzaintza y Udaltzaingoa” idatzi zuen Ernek, sare sozialetan. Gazteak kriminalizatzeko joeraz nazkatuta daudela diote plataformako kideek, batez ere politikoki aktiboa eta Mosku auzoan dabilen gazte profilaren kriminalizazioaz nazkatuta: “Hasi gara nazkatzen beti topiko desitxuratu berdinen bueltan sostengatzeko saiakera etengabearekin”.

Mosku auzoaren kontrako “jazarpen polizial berezitua eta gure auzoaren gaineko sekuritismoa eta alerta egoera etengabea” ere salatuko dute asteazken honetan, arratsaldeko 20:00etan, Mosku izenez ezagunagoa den Irungo Urdanibia plazan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
2025-06-18
Meloi saltzailea
Harro

Eguneraketa berriak daude