Indarkeria matxista jasan duten emakumeak artatzeko programa sortu dute Agurainen

  • Arabako Lautadako Kuadrillak jarri du martxan emakumeen "ahalduntze pertsonala eta kolektiboa" bultzatzeko programa. Ekainetik Irailera bitartean izango dute laguntza jasotzeko aukera bertan.


2024ko azaroaren 5ean - 10:21
Azken eguneraketa: 12:11
"Hutsuneak eta zailtasunak aitortzeko" espazioak sortzea da ekimenaren xedea. Mikel Sueskun
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Indarkeria matxista pairatu duten 16 urtetik gorako eskualdeko emakumeentzat zuzendutako zerbitzua da. Ekimenak ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko saioak eskainiko ditu. Horrez gain, doako aholkularitza zerbitzua eta Arabako Lautadako udalerrien laguntza instituzional publikoa ere eskatu ahal izango dute erabiltzaileek. 

Sortzen aholkularitza elkarteko gizarte hezitzaile eta psikologo batek dinamizatuko dituzte taldekako ahalduntze saioak. Banakako saioak ere eskainiko dira psikologo batekin. Horren bidez, bizitako gertaera traumatikoak kudeatzeko tresna zehatzak ematea da helburua.

Zerbitzua Agurainen eskainiko bada ere, eskualdeko gainontzeko herrietakoek ere izango dute programan parte hartzeko aukera, eta horiei zuzendutako autobus zerbitzua izango da. Haurtzaindegi zerbitzua ere izango da. Kuadrillako mugimendu feministarekin eta tokiko emakumeen elkarteekin koordinatuko da zerbitzua.

Programan parte hartu nahi duen oro Lautadako Kuadrillako Gizarte Zerbitzuekin edo Berdintasun Zerbitzuarekin jarri beharko da harremanetan. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko kontaktu hau ahalbidetu dute: berdintasunlautada@gmail.com eta 945301200 telefonoa.

 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...