Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

  • Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka batean lo jarraitzea erabaki baitu. Otsailaren 27an izango da Ostegun gizena eta martxoaren 4a Inaute asteartea. Orduan bukatuko dira festa gehientsuenak, horren irudikapen dira sutan bukatzen duten panpinak. Martxo bukaerara arte, ordea, ez dugu agurtuko libertinaje eta libertimendu sasoia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 14an - 10:33
Inauteriak, Altsasu, 2024-02-13. Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hemen duzue 2025. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Baina gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla, festa nondik nora dabilen ez dagoela larre motzean lotzerik. Egin kontu, beraz, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela, eta hala ere, aurreikuspenak ez direla beti betetzen... baina hori gustatzen zaigu inauterietatik, ez?

2025ean hauek izango dira inauteri data nagusiak

  • Otsailaren 27a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu,...
  • Otsailaren 28a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
  • Martxoaren 1a, Larunbata, Inaute larunbata, Zaldunita bezpera...
  • Martxoaren 2a, Igandea, Igande-inautea, Inaute-igandea, Zaldunita...
  • Martxoaren 3a, Astelehena, Astelehen-inautea, Astelehenita...
  • Martxoaren 4a, Inaute-asteartea, inaute-asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka batean lo jarraitzea erabaki baitu. Otsailaren 27an izango da Ostegun gizena eta martxoaren 4a Inaute asteartea. Orduan bukatuko dira festa gehientsuenak, horren irudikapen dira sutan bukatzen duten panpinak. Martxo bukaerara arte, ordea, ez dugu agurtuko libertinaje eta libertimendu sasoia.

Hemen duzue 2025. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Baina gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla, festa nondik nora dabilen ez dagoela larre motzean lotzerik. Egin kontu, beraz, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela, eta hala ere, aurreikuspenak ez direla beti betetzen... baina hori gustatzen zaigu inauterietatik, ez?

 

2025ean hauek izango dira inauteri data nagusiak

  • Otsailaren 27a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu,...
  • Otsailaren 28a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
  • Martxoaren 1a, Larunbata, Inaute larunbata, Zaldunita bezpera...
  • Martxoaren 2a, Igandea, Igande-inautea, Inaute-igandea, Zaldunita...
  • Martxoaren 3a, Astelehena, Astelehen-inautea, Astelehenita...
  • Martxoaren 4a, Inaute-asteartea, inaute-asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

 

Inauteriak 2025 egutegia

Otsailak 8, larunbata

Otsailak 9, igandea

Otsailak 13, osteguna

Otsailak 14, ostirala

Otsailak 15, larunbata

Otsailak 16, igandea

Otsailak 22, larunbata

Otsailak 27, ostegun gizena

Otsailak 28, ostiral mehea

Martxoak 1, Inaute larunbata

Martxoak 2, inaute igandea edo Zaldunita

Martxoak 3, inaute astelehena

Martxoak 4, inaute asteartea

Martxoak 8, larunbata

Martxoak 9, igandea

 Martxoak 15, larunbata

Martxoak 23, igandea

Martxoak 30, igandea

 

Maskaradak, Kaskarotak, Libertimenduak eta Santibateak

Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.