Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

  • Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi! Asteartea 13 da, eta gaztelaniazko esaera zahar baten arabera, asteartea eta 13a egokitzen den egunetan ez da komeni ez ezkontzea ezta ontziratzea ere. Bestela ere, inauteri astearteak badu txarretik, edo txarrak erretzetik, eta horren irudikapen dira sutan bukatzen duten panpinak. Badu tristetik ere, inauterien azken eguna izaten da leku askotan, libertinaje eta libertimendu sasoiaren bukaera. Baina bukaerarekin pentsatzen baino, hobe dugu bitarte horretan dauden festa eta dantzarako aukerez gozatu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urtarrilaren 31n - 07:00
Inauteriak, Damak, Erratzu, 2020-02-25. Argazkia: Maite Eizagirre - Dantzan

Hemen duzue 2024. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Baina gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla, festa nondik nora dabilen ez dagoela larre motzean lotzerik. Egin kontu, beraz, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela, eta hala ere, aurreikuspenak ez direla beti betetzen... baina hori gustatzen zaigu inauterietatik, ez?

 

2024an hauek izango dira inauteri data nagusiak

  • Otsailaren 8a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu,...
  • Otsailaren 9a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
  • Otsailaren 10a, Larunbata, Inaute larunbata, Zaldunita bezpera...
  • Otsailaren 11a, Igandea, Igande-inautea, Inaute-igandea, Zaldunita...
  • Otsailaren 12a, Astelehena, Astelehen-inautea, Astelehenita...
  • Otsailaren 13a, Inaute-asteartea, inaute-asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

 

Inauteriak 2024 egutegia

 
Urtarrilak 27, larunbata
Otsailak 8, ostegun gizena

 

Otsailak 9, ostiral mehea

Otsailak 10, Inaute larunbata

Otsailak 11, inaute igandea edo Zaldunita

Otsailak 12, inaute astelehena

Otsailak 13, inaute asteartea

Otsailak 16, ostirala

Otsailak 17, larunbata

Otsailak 18, igandea

Otsailak 24, larunbata

Martxoak 2, larunbata

Martxoak 3, igandea

Martxoak 9, larunbata

Martxoak 10, igandea

Martxoak 17, igandea

Martxoak 23, larunbata

Martxoak 31, igandea

Apirilak 7, igandea

Apirilak 14, igandea

Apirilak 21, igandea

Apirilak 27, igandea

 

Maskaradak, Kaskarotak, Libertimenduak eta Santibateak

 

 

Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Barbara Miller
#4
Olaia Salazar Urrutia
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


Inauteritako puska-biltzeak; festa, dantza eta jan-edana

Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten... [+]


2023-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2023 oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera iritsi da inauteri garaia. Maskaradak eta kaskarotak martxan dira, baita beste zenbait inauteri goiztiar ere. Data nagusiak, ordea, otsailean izango ditugu aurtengoan. Otsailaren 16an izango da Ostegun gizen eta 21ean Inaute asteartea. Inauteri garaiko... [+]


Eguneraketa berriak daude