Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak. Lapurdiko beste hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Uztaritze, Itsasu, Donibane Lohizune, Kanbo eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.
                                                        Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.
Urtarrilak 11 larunbata
Urtarrilak 12 igandea
Urtarrilak 18 larunbata
Otsailak 1 larunbata
Otsailak 2 igandea
Otsailak 8 larunbata
Otsailak 9 igandea
Otsailak 15 larunbata
Otsailak 16 igandea
Otsailak 22 larunbata
Otsailak 23 igandea
Martxoak 2 igandea