Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

  • Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen ari zirenik.

ametzi.eus

2025eko martxoaren 6an - 08:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Historian lehen aldiz Ziripot pertsonaiaren barruan zegoen pertsona emakumea zen. Erregistroak daudenetik, 1931tik alegia, emakumeek ez dute pertsonaia nagusi honen azalean jartzeko aukerarik izan. Aurten aldiz, Maialen Iruritak aurrera pausoa eman eta bere burua eskaini zuen Ziripoten paperean sartzeko.

Aspalditik zuen buruan, baina orain arte ez dela ausartu aitortu digu. Lantzen inork ez zituen zalantzak izan eta bere proposamenari baiezkoa eman zioten berehala. Urduri egon da aurreko egunetan, ardura handia baitzuen. Kalera irten eta kalejirako lehenengo minutuak bere bizitzan momenturik politenen artean daudela esan digu Maialenek. Ez daki hurrengo urtean errepikatuko duen, oraindik ez du pentsatu. Bere ametsa bete du eta pozik dago. Ia ohartu gabe pauso garrantzitsua eman du aurtengo inauterietan. Normalean gizonak gailentzen diren ohitura eta pertsonaien artean, lehen aldiz emakume bat protagonista izan da Lantzen. Irrintzi Plazan Maialen Irurita elkarrizketatu dugu.

“Oraindik hunkituta nago, nire ametsa bete dut”

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.