Inauteritako puska-biltzeak; festa, dantza eta jan-edana

  • Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten dute jaia. Jan-edanik ez da falta inauterietan; zenbait kasutan dirua batzen dute edo gosari, hamaiketako eta askariekin egiten diete ongietorria. Poltsa, otarra, ziri edo gerrenetan ere hainbat produktu jaso ohi dira: arrautzak, fruituak, oilaskoak, txorixoak...


2023ko otsailaren 22an - 06:39
Txantxoak, Abaltzisketa, 2005-02-06. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Festen oinarrian harremanak daude, komunitate barrukoak zein kanpokoak; bisitak ere ohikoak dira jai giroan. Baserrietan, adibidez, oso presente dago oraindik bisitariari harrera beroa egiteko ohitura. Neguko jaien ezaugarrietako bat dira bisita eta eskea. Domu Santu egunarekin (Halloween-en ere bai) hasten dira eskeak, San Martin eta San Nikolas-ekin jarraitzen dira eta Gabonetako kantari eta Olentzero taldeak etortzen dira urte amaieran. Ezagunena ziur aski Santa Ageda bezperako eskea da. Inauteriekin, ordea, ez dugu lotzen kuestazio, puska biltze edo eske-erronden ohitura, baina oso ohikoa, errotua eta zabaldua da, eta horri begiratuko zaio sarrera honetan.

Lapurdi: kaskarotak

Inauteri garaiarekin batera Lapurdiko herrietan kaskaroten festara irteten dira. Urtarrileko, otsaileko eta martxoko zenbait asteburutan han eta hemen ibiltzen dira etxez etxe eta kalez kale eskean eta dantzan.

 

 

Beskoitze kaskarotak

 

 

Inauteriak, kaskarotak, Beskoitze, 2019-02-16.Argazkiak: Jokin Artola - Dantzan

 

 

 

 

 

Beskoitze kaskarotak

 

 

Inauteriak, kaskarotak, Beskoitze, 2019-02-16.Argazkiak: Jokin Artola - Dantzan

 

 

 

 

 

Kaskarotak, Luhuoso, 2000. urte inguruan.

 

 

Kaskarotak, Luhuoso, 2000. urte inguruan. Argazkia: Thierry Truffaut.

 

 

 

 

Zuberoa: maskaradetako barrikadak

Maskaradak ospatzen dira Zuberoan urtarriletik apirilerako asteburutan. Goizean zehar barrikadak deituriko bisitak egiten dituzte arizaleek. Herriko bost-sei bat txoko edo auzotara joaten dira dantzan, kantuan eta barrabaskeriatan eta bertakoek harrera egiten diete hainbat janari eta edariekin. Egun ongietorri abegikorra egiten zaie arizaleei, baina garai batean litzateke esaten denez garai batean herrian sartzea eragozteko barrikadak jartzen zizkieten maskaradariei, hortik barrikada izena.

 

 

Maskaradetako barrikada

 

 

Maskaradetako barrikada, Idauze-Mendi, 2015-01-18. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Maskaradetako barrikada

 

 

Maskaradetako barrikada, Idauze-Mendi, 2015-01-18. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Maskaradetako barrikada

 

 

Maskaradetako barrikada, Idauze-Mendi, 2018-01-07. Argazkia: Aritz Ibañez - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

Arantza: mozorro zuriak

Arantzako inauterietan, goiztiarrenak gehienetan, mozorro zuriak puska biltzan ateratzen dira baserriz-baserri eta jatekoaren truke dantza eskaintzen diete baserritarrei, tartean, Arantzako zortzikoa.

 

 

Mozorro zuriak

 

 

Arantzako mozorro zuriak etxe atarian dantzan, Arantza, 2011-02-17. Argazkia: Eire Vila - Dantzan

 

 

 

 

Andoain: axeriak

Andoaingo baserrietan eskean eta dantzan ibiltzen dira goiz osoan zehar axeriak eta axeri-dantzako hainbat joko dantzatzen dituzte.

 

 

Axerien puska-biltzea

 

 

Axerien puska-biltzea, Andoain, 2013-01-26.

 

 

 

 

Lizartza: puska-biltzea

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dituzte inauteriak Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. Larunbatean egun osoan zehar baserrietan eta igande goizean kalean.

 

 

Lizartzako inauteriak 6

 

 

Lizartzako inauteriak, 2004-02-15. Argazkia: Oier Araolaza CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Lizartzako ihauteriak 2004-0518

 

 

Lizartzako inauteriak, 2004-02-15. Argazkia: Oier Araolaza CC-BY-SA

 

 

 

 

Igantzi: mozorroak

Inauteri nagusiak baina astebete lehenagoko larunbatean eta igandean puska-biltzean aritzen dira Igantziko mozorroak. Larunbatean herriko txokoak eta Berrizaun, Frain eta Sarrola auzoak pasako dituzte dantzan. Igande goizean, mozorroak eskean abiatuko dira herriko etxe eta baserrietara.

 

 

Mozorroak Igantzi

 

 

Mozorroak puska-biltzean, Igantzi. Argazkia: Erran

 

 

 

 

Arano: zomorroak

Inauteri nagusietako aurreko larunbatean irteten dira zomorroak Aranon. Goizean goiz herriko plazatik abiatu eta baserriz baserri joaten dira fandango eta arin-arina dantzatuz.

 

 

Arano Zomorroak

 

 

Zomorroak Aranoko baserrietan dantzan 2011an. Argazkia: Jon Iraola, Dantzan CC BY-SA

 

 

 

 

 

Arano Zomorroak

 

 

Zomorroak Aranoko baserrietan dantzan 2011an. Argazkia: Jon Iraola, Dantzan CC BY-SA

 

 

 

 

Oiartzun: intxixuak eta sorginak

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Garai bateko ohitura berreskuratuta, egun, larunbat goizean baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean.

 

 

Oiartzun Ihoteak

 

 

Ihoteak, intxixuak eta sorginak eskean, Oiartzun, 2017-02-18. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Oiartzun Ihoteak

 

 

Ihoteak, intxixuak eta sorginak eskean, Oiartzun, 2017-02-18. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Oiartzun Ihoteak

 

 

Ihoteak, intxixuak eta sorginak eskean, Oiartzun, 2017-02-18. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

Eibar: koko-eskea

Koko-eskea eta koko-dantzak egiten dituzte inauterietan Eibarko baserrietan. Koko-marruak eta koko-dantzariak baserriz baserri ibiltzen dira dantzan, kantuan eta eskean goizean goizetik. Koko-eskean aritzeko Eibarren erabiltzen den kantua erabiltzen dute: "Koko-moko, saria bete moko, gibel-gibel afaritarako, dirua baneuka patrikarako".

 

 

koko2019-Areeta-abeletxe-fr

 

 

Argazkia: Areeta- Abeletxe baserria. Fernando Retolaza- dantzan CC BY-SA

 

 

 

 

 

Koko-dantzak

 

 

Koko eskea, Eibar, 2013-02-02. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan CC BY-SA

 

 

 

 

 

Koko-dantzak

 

 

Koko eskea, Eibar, 2013-02-02. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan CC BY-SA

 

 

 

 

Bakaiku: kamarroak

Inaute larunbatean ateratzen dira Kamarroak Bakaikun. Herriko elkartean elkarrekin bazkaldu ondoren, mozorrotu eta etxez etxe abiatzen dira goldea garraiatuz eta hautsak botaz.

 

 

Bakaiku Kamarroak

 

 

Kamarroak Bakaikun 2015. Argazkia: Eire Vila - dantzan.eus CC BY-SA

 

 

 

 

 

Bakaiku Kamarroak

 

 

Kamarroak Bakaikun 2015. Argazkia: Eire Vila - dantzan.eus CC BY-SA

 

 

 

 

Behobia: eraiki dantza taldea

Zaldunita bezperan, goizeko 9:00ak aldera abiatzen dira Eraiki Dantza Taldeko kideak baserriz baserri. Etxe guztietan fandango eta arin-arina dantzatzen dute dantzariek, ondoren, ordain-saria jasotzeko.

 

 

Behobia puska-biltzea

 

 

Puska-biltzea, Eraiki dantza taldea, Behobia, 2011-03-05. Irudiak: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Behobia puska-biltzea

 

 

Puska-biltzea, Eraiki dantza taldea, Behobia, 2011-03-05. Irudiak: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

Hondarribia: meaka dantza taldea

Irungo Meaka dantza taldeko kideek puska-biltzea egiten dute inauterietan. Inaute larunbat eta igande goizean Irungo Meaka auzoan baserriz baserri aritzen dira gazteak eta helduak, eta larunbat arratsaldean aldiz, Hondarribian, Jaizkibel azpian egiten dute kuestazioa.

 

 

Hondarribia puska-biltzea

 

 

Puska biltzea, Meaka dantza taldea, Hondarribia, 2017-02-25. Irudiak: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Hondarribia puska-biltzea

 

 

Puska biltzea, Meaka dantza taldea, Hondarribia, 2017-02-25. Irudiak: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Hondarribia puska-biltzea

 

 

Puska biltzea, Meaka dantza taldea, Hondarribia, 2017-02-25. Irudiak: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

Abaltzisketa: txantxoak

Inauterietako igande edo Zaldunitan ateratzen dira Abaltzisketako txantxoak, mozorroa, zesteroa eta soinujolea puska biltzean baserrietan eta herrian zehar. Etxe bakoitzaren atarian erratza pasa eta txantxoen makila-dantza eskaintzen dute.

 

 

Txantxoak

 

 

Txantxoak, Abaltzisketa, 2005-02-06. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Txantxoak

 

 

Txantxoen zesteroa eta soinujolea, Abaltzisketa, 2005-02-06. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

Amezketa: talai-dantzariak

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. Baserriz baserri eta etxez etxe aritzen dira atarietan talai-dantza izena ematen dioten makila-dantza eginez.

 

 

Talai-dantzariak

 

 

Talai-dantzariak, Amezketa, 2018-02-10. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Talai-dantzariak

 

 

Talai-dantzariak, Amezketa, 2018-02-10. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Talai-dantzariak

 

 

Talai-dantzariak, Amezketa, 2018-02-10. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

Ihabar: moxorroak

Inauteri larunbatean goizeko 11:00ak aldera, baserritarrez jantzitako gazteek puska-biltzea egiten dute herrian barna. Arratsaldean, berriz, moxorroak etxez etxeko errondan hasiko dira. Haiekin topo egiten duenak zigor kolperik jaso nahi ez badu, korrika ihes egin beharko du.

 

 

Ihabar moxorroak

 

 

Puska-biltzea, Ihabar, 2015-02-21. Argazkia: Maialen Astigarraga - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Ihabar moxorroak

 

 

Moxorroen puska-biltzea, Ihabar, 2015-02-21. Argazkia: Maialen Astigarraga - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

Lesaka: goitarrak

Inauteri igandean, Goitarrak baserriz baserri dantzan eta arraultze-arraultze puska biltzea egiten. Jotak dantzatzen dituzte baserrien aurrean.

 

 

Goitarrak

 

 

Goitarren arrautze-eskea, Lesaka, 2010-02-14. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Goitarrak

 

 

Goitarren arrautze-eskea, Lesaka, 2010-02-14. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

Bera: zingar-arraultze eskea

Astelenitan zingar-arrautze eskea egiten da goizez Beran. Koadrilek euren mozorroak jantzi eta baserriz baserri aritzen dira. Baserri guztien aurrean "Zingar-arrautze, zingar-arrautze bat ez bada bertze, bertze!" kantatzen dute eta horrela lortzen dute egun horretako saria.

 

 

Zingar arrautze eskea

 

 

Zingar arrautze eskea, Bera, 2011-03-07. Argazkia: Jon Iraola, Dantzan CC BY-SA

 

 

 

 

 

Zingar arrautze eskea

 

 

Zingar arrautze eskea, Bera, 2011-03-07. Argazkia: Jon Iraola, Dantzan CC BY-SA

 

 

 

 

Lesaka: fraindarrak arraultze-eskean

Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.

 

 

Fraindarrak

 

 

Fraindarrak puska-biltzean, Lesaka, 2015-02-16. Argazkia: Eire Vila, Dantzan CC BY-SA

 

 

 

 

Goizueta: puska-biltzea baserrietan

Mozorroak inauterietako asteleheneko egun osoan zehar puska-biltzean ibiltzen dira baserrietan. Asteartean, berriz, arratsaldeko zahagi-dantzatren aurretik goizean kalean ibiltzen dira eskean.

 

 

Goizueta

 

 

Mozorroen puska-biltzea, Goizueta, 2022-03-01. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Puska-biltzea

 

 

Mozorroen puska-biltzea, Goizueta, 2022-03-01. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

Erratzu: damak

Inaute asteartean ateratzen da Damen desfilea Erratzun. Damak kalez kale eta atariz atari aritzen dira bonboekin soinu erritmikoak jotzen. Zenbait ataritan ongietorria egiten diete jan-edanarekin.

 

 

Damak

 

 

Damak, Erratzu, 2020-02-25. Argazkia: Maite Eizagirre - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 

 

 

Damak

 

 

Damak, Erratzu, 2020-02-25. Argazkia: Maite Eizagirre - Dantzan CC-BY-SA

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2023-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2023 oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera iritsi da inauteri garaia. Maskaradak eta kaskarotak martxan dira, baita beste zenbait inauteri goiztiar ere. Data nagusiak, ordea, otsailean izango ditugu aurtengoan. Otsailaren 16an izango da Ostegun gizen eta 21ean Inaute asteartea. Inauteri garaiko... [+]


Eguneraketa berriak daude