Iñaki Bilbaok egarri greba bertan behera utzi eta gose greba mugagabeari eutsiko dio

  • Iñaki Bilbao preso politiko lezamarrak egarri greba egiteari utzi dio eta gose eta komunikazio greba mugagabea egiten jarraituko du, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez.

Iñaki Bilbao 'Txikito'ren aldeko 2019ko mobilizazio bat Portugaleten.

2020ko azaroaren 13an - 10:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astelehenean, azaroak 9, erietxera eraman zuten Iñaki Bilbao arnasteko zailtasunengatik. Asteazkenean berriro ingresatu zuten Cadizko Puerto III espetxeko erizaindegian. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak aditzera eman duenez, ostegunean telefono dei batez bere ingurukoei jakinarazi zien aurreratzean gose eta komunikazio greba egingo duela, 10 egunez egindako egarri greba bertan behera utziz.

Beraz, aurretik gose eta komunikazio greban egindako 50 egunei gehitu behar zaizkie orain arteko gose eta egarri grebaren 10 egunak.

Sortuk: Bilbaoren borrokaldiak "ez du zentzurik"

Bilbaoren protestaldiari buruzko oharra kaleratu du Sortuk aste honen hasieran. Alderdiaren ustez, "ekimenak ez du zentzurik, interpelazio edota eskaera gauzagarririk ez duenez gero, eta ez du zerikusirik ezker abertzalearen kultura politiko historikoarekin zein gurean gure herriarekiko konpromisoa jorratzeko baliatu izan ditugun moldeekin". Bilbaoren grebaren eskaerak independentzia eta sozialismoa direnez, Sorturen ustez, "horrela planteatuta, ekimen horrek bukaera posible bakarra du: Inñakiren heriotza", eta, azpimarratu dutenez, hori ez da alderdiak nahi duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.